[BERRIAK] Dukesaren bisita teatralizatuak izango dira asteburuan
Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos, Mandasko dukesa, Cristina Eneara itzuli da hil eta 110 urtera. Hilean behin izaten da bertan, azken asteburuan, Cristina Enea Fundazioak antolatutako bisita gidatu antzeztuetan. "Jarduera horren bidez, Fermin Lasala y Collado senarrarekin batera Donostiako bihotzean dagoen Cristina Enea parkea edo finka izenez ezagutzen dugunaren egilea den Mandasko dukesaren irudia ezagutarazi eta balioetsi nahi da", azaldu zuen ekimenaren aurkezpenean Jose Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak.
Bisitak Cristina Enea Fundazioak aurten abian jarri duen ekimen berezi eta arrakastatsuenetako bat dira, herritarren onarpena espero baino hobea izan baita. "Izan ere, hasieran bisita bakarra programatu genuen hilabete bakoitzeko azken igandean, baina eskaria ikusita, eskaintza bikoiztea erabaki genuen, eta gaur egun bisitak eskaintzen dira hileko azken larunbatean eta igandean", adierazi du Hernandezek, eta gaineratu du "talde txikietan egiten direla, 15 pertsonakoak, bisitetan parte hartzen duten pertsonei esperientzia hobea bermatzeko".
Cristina Enea Fundazioko zuzendariak gogorarazi du bisitetarako gidoi bat landu dela dukesaren bizipenetan eta esperientzietan oinarrituta, eta Josune Gorostegi aktoreak, gidoiaren idazketan parte hartu duenak, antzezten duela. "Ahalegin berezia egin dugu bisita antzeztu hauetan, herritarrei XX. mendearen hasierara eramango dituen esperientzia eskaintzeko. Aldaketa handiak izan ziren garai hartan, eta Mandasko dukesak inplikazio handia izan zuen, lotura estuak baitzituen bai Espainiako monarkiarekin, bai Europako elite aristokratiko eta politikoekin ere".
Datorren asteburuan urriko bisitak izango dira. Gaztelaniazko saioetarako leku guztiak beteta daude, baina euskarazko saioetarako sarrerak eskuragarri daude oraindik. Izen emateak hemen.# Lotura
Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos, Mandasko dukesa, Cristina Eneara itzuli da hil eta 110 urtera. Hilean behin izaten da bertan, azken asteburuan, Cristina Enea Fundazioak antolatutako bisita gidatu antzeztuetan. “Jarduera horren bidez, Fermin Lasala y Collado senarrarekin batera Donostiako bihotzean dagoen Cristina Enea parkea edo finka izenez ezagutzen dugunaren egilea den Mandasko dukesaren irudia ezagutarazi eta balioetsi nahi da”, azaldu zuen ekimenaren aurkezpenean Jose Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Bisitak Cristina Enea Fundazioak aurten abian jarri duen ekimen berezi eta arrakastatsuenetako bat dira, herritarren onarpena espero baino hobea izan baita. “Izan ere, hasieran bisita bakarra programatu genuen hilabete bakoitzeko azken igandean, baina eskaria ikusita, eskaintza bikoiztea erabaki genuen, eta gaur egun bisitak eskaintzen dira hileko azken larunbatean eta igandean”, adierazi du Hernandezek, eta gaineratu du “talde txikietan egiten direla, 15 pertsonakoak, bisitetan parte hartzen duten pertsonei esperientzia hobea bermatzeko”. Cristina Enea Fundazioko zuzendariak gogorarazi du bisitetarako gidoi bat landu dela dukesaren bizipenetan eta esperientzietan oinarrituta, eta Josune Gorostegi aktoreak, gidoiaren idazketan parte hartu duenak, antzezten duela. “Ahalegin berezia egin dugu bisita antzeztu hauetan, herritarrei XX. mendearen hasierara eramango dituen esperientzia eskaintzeko. Aldaketa handiak izan ziren garai hartan, eta Mandasko dukesak inplikazio handia izan zuen, lotura estuak baitzituen bai Espainiako monarkiarekin, bai Europako elite aristokratiko eta politikoekin ere”. Datorren asteburuan urriko bisitak izango dira. Gaztelaniazko saioetarako leku guztiak beteta daude, baina euskarazko saioetarako sarrerak eskuragarri daude oraindik. Izen emateak hemen.