[BERRIAK] Eguzki Borda baserrira bisita gaztandegi bat eta artzainen bizimodua ezagutzeko
Azken hamarkadetan landa eremuaren eta hirien arteko deskonexioa hazten joan da, baita gure plateretara iristeko elikagaien bidaia ere. Baina pixka bat arakatzen badugu, ekoizpen-espazioak espero baino gertuago aurkituko ditugu. Oraingoan, Eguzki Borda baserrira bisita antolatu dugu bertako artegia eta gaztandegia bisitatzeko eta egiten duten lana ezagutzeko. Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak bultzatutako ON EKIN kanpainaren barruko jarduera da, elikadura osasuntsua, garaikoa, autoktonoa eta ekologikoa ezagutarazteko.
Errenteriako Eguzki Borda baserriko Josu Oiartzabal Zapirain artzainak azaldu duenez, bisita honek artzainek lan egiten duten lekua, lanbidea eta egunerokoa ezagutzeko balioko du. "Gure lana zertan datzan erakutsiko dugu eta gure ardi-gazta egiten dugun gaztandegia bisitatuko dugu, gure lanbidearen berezitasunak ezagutaraziz".
Josuk dioenez, "artzain lanak egunean 24 orduz artaldeari begira egotea eskatzen du, aleren bat gaixotzen den edo erdituko den behatuz, lagundu ahal izateko... dedikazio osoa eskatzen du, neguan batik bat, bizimodu bat da, ez lanbide soila".
Bisitan parte hartzen dutenek baserrian bertan egindako gazta dastatu eta artzainen errealitatea ezagutu ahal izango dute.
Izen emateak zabalik hemen.# Lotura
Azken hamarkadetan landa eremuaren eta hirien arteko deskonexioa hazten joan da, baita gure plateretara iristeko elikagaien bidaia ere. Baina pixka bat arakatzen badugu, ekoizpen-espazioak espero baino gertuago aurkituko ditugu. Oraingoan, Eguzki Borda baserrira bisita antolatu dugu bertako artegia eta gaztandegia bisitatzeko eta egiten duten lana ezagutzeko. Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Udalak bultzatutako ON EKIN kanpainaren barruko jarduera da, elikadura osasuntsua, garaikoa, autoktonoa eta ekologikoa ezagutarazteko. Errenteriako Eguzki Borda baserriko Josu Oiartzabal Zapirain artzainak azaldu duenez, bisita honek artzainek lan egiten duten lekua, lanbidea eta egunerokoa ezagutzeko balioko du. “Gure lana zertan datzan erakutsiko dugu eta gure ardi-gazta egiten dugun gaztandegia bisitatuko dugu, gure lanbidearen berezitasunak ezagutaraziz”. Josuk dioenez, “artzain lanak egunean 24 orduz artaldeari begira egotea eskatzen du, aleren bat gaixotzen den edo erdituko den behatuz, lagundu ahal izateko… dedikazio osoa eskatzen du, neguan batik bat, bizimodu bat da, ez lanbide soila”. Bisitan parte hartzen dutenek baserrian bertan egindako gazta dastatu eta artzainen errealitatea ezagutu ahal izango dute. Izen emateak zabalik hemen.