[BERRIAK] Erakusketa berria eta haurrentzako jarduera bat Ulian
Asteburuan erakusketa berriak irekiko ditu ateak Ulia Interpretazio Zentroan: Kabikutxa. Era berean, larunbatean bertan, haur eta gazteei zuzendutako %27Gork doktorea eta bere lagunak%27 jarduera ere izango da toki berean. Izen-emateak irekita.
Udazkenean murgilduta gauden honetan, eta urtaro hau ere Ulia mendia bisitatzeko garai aproposa dela kontuan hartuta, Ulia Interpretazio Zentroak bi ekimen jarriko ditu abian asteburu honetan.
Batetik, martxoaren 15era arte ikusgai egongo den Kabikutxa aldi baterako erakusketa irekiko da bihar, larunbata, urriaren 4a. Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak adierazi duenez, "Ulia mendian hegazti askok zailtasunak dituzte habiak egiteko, gero eta gutxiago direlako zuhaitzetako eta eraikinetako zulo naturalak, eta, horregatik, habia-kutxek irtenbide erraza eskaintzen dute: espezie bakoitzari egokitutako gordeleku txikiak". Erakusketak hainbat eredu aurkezten ditu —buzoi itxurako klasikoetatik hasi eta sorbeltzentzako, txolarre-kolonientzako edo saguzarrentzat egindakoetaraino— eta azaltzen du nola eraiki, non jarri eta nola mantendu. Orkolagak nabarmentzen duenez, "biodibertsitatea zaintzeko, keinu txiki batek zenbat aldatu dezakeen erakusten duen gonbidapena" da erakusketa hau.
Bestetik, larunbatean bertan, haur eta gazteenei zuzendutako Gork doktorea eta bere lagunak izeneko jarduera izango da goizeko 11:30ean Ulian. Klima-aldaketaren testuinguruan, fenomeno horrek Ulian nola eragingo duen azalduko die gaztetxoenei Gork doktoreak, munduko hainbat txokotako landare eta animalien bizimodu eta ohiturak azaltzeaz gain. "Klima-aldaketaren auzia haurrei modu ulergarri eta atseginean aurkeztu eta gerturatzeko saio aparta izango da larunbatekoa", Orkolagaren esanetan. Jarduera honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, hemen (soilik adingabeek eman dute izena).# Lotura

Asteburuan erakusketa berriak irekiko ditu ateak Ulia Interpretazio Zentroan: Kabikutxa. Era berean, larunbatean bertan, haur eta gazteei zuzendutako %27Gork doktorea eta bere lagunak%27 jarduera ere izango da toki berean. Izen-emateak irekita. Udazkenean murgilduta gauden honetan, eta urtaro hau ere Ulia mendia bisitatzeko garai aproposa dela kontuan hartuta, Ulia Interpretazio Zentroak bi ekimen jarriko ditu abian asteburu honetan. Batetik, martxoaren 15era arte ikusgai egongo den Kabikutxa aldi baterako erakusketa irekiko da bihar, larunbata, urriaren 4a. Interpretazio Zentroko arduradun Oihana Orkolagak adierazi duenez, “Ulia mendian hegazti askok zailtasunak dituzte habiak egiteko, gero eta gutxiago direlako zuhaitzetako eta eraikinetako zulo naturalak, eta, horregatik, habia-kutxek irtenbide erraza eskaintzen dute: espezie bakoitzari egokitutako gordeleku txikiak”. Erakusketak hainbat eredu aurkezten ditu —buzoi itxurako klasikoetatik hasi eta sorbeltzentzako, txolarre-kolonientzako edo saguzarrentzat egindakoetaraino— eta azaltzen du nola eraiki, non jarri eta nola mantendu. Orkolagak nabarmentzen duenez, “biodibertsitatea zaintzeko, keinu txiki batek zenbat aldatu dezakeen erakusten duen gonbidapena” da erakusketa hau. Bestetik, larunbatean bertan, haur eta gazteenei zuzendutako Gork doktorea eta bere lagunak izeneko jarduera izango da goizeko 11:30ean Ulian. Klima-aldaketaren testuinguruan, fenomeno horrek Ulian nola eragingo duen azalduko die gaztetxoenei Gork doktoreak, munduko hainbat txokotako landare eta animalien bizimodu eta ohiturak azaltzeaz gain. “Klima-aldaketaren auzia haurrei modu ulergarri eta atseginean aurkeztu eta gerturatzeko saio aparta izango da larunbatekoa”, Orkolagaren esanetan. Jarduera honetan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, hemen (soilik adingabeek eman dute izena).


