[BERRIAK] Eskolako Agenda 2030: ikasle ordezkariek esku-hartze planaren emaitzak aurkeztu dizkiote alkateari Udal Foroan
Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastaldeak buru belarri aritu dira aurtengo esku-hartze planak garatzen. Aurten lanketa auzoka egin da eta auzo bakoitza osatzen duten ikastetxeetako ikasle ordezkariak ikasleen foroetan elkartu izan dira, ikasturtean zehar.
Iragan maiatzaren 22an ikasleak Eneko Goia alkatearekin eta bestelako udal-ordezkariekin bildu ziren, 2023/2024 ikasturtean zehar egin duten lana erakusketeko.
Orotara, 3 foro edo topaketa egin dira:
Udazkenean eskuhartzea erabakitzeko.
Bigarren hiruhilekoan Donostiako udaleko hainbat teknikarirekin gaia aurrera eramateko auzo bakoitzean.
Azkenik, apirilaren 10 eta 17an ondorio guztiak ikasleen artean elkartu eta Udal Foroa prestatzeko.
Lanketa guztiaren emaitzak maiatzaren 22an aurkeztu dituzte Donostiako Udalean egin den Udal Foro berezi batean, Eneko Goia alkatea bertan zela. Bi izan dira gauzatutako esku-hartzeak:
ENERGIA BERRIZTAGARRIAK HIRIAN: Antigua, Ibaeta eta Amarako ikastetxeak jardun dute gai hau aztertzen. Lehen Hezkuntzako ikasleak kalean zein familien artean gaiaren inguruan egindako galdeketa baten emaitzen berri eman dute. Oro har esan daiteke hiritarrek badakitela zer diren energia berriztagarriak, baina zalantza asko dituztela beraien etxeetan jartzeko. Fakturak ulertzeko ere azalpenak ondo etorriko liratekeela dio gehiengo batek.
Bigarren Hezkuntzakoek, ordea, Udaletik jasotako energia berriztagarrien inguruko udal instalazioen zerrendak eta mapak modu ulergarrian adierazi dituzte. Hirian, batez ere, energia fotovoltaikoa dago eta kasu pare batean biomasa.
HIRIKO PUNTU ILUNAK ARGITU!: Donostiako puntu kritikoen mapa oinarritzat hartuta, mapa horrek dioena osatzea izan da beraien aurtengo zeregina. Kasu honetan, Altza, Intxaurrondo, Bidebieta, Ategorrieta, Gros, Egia, Loiola eta Aieteko ikastetxeak izan dira partehartzaileak. Ikastetxe bakoitzak bere auzoa aztertu eta puntu ilunen zerrenda osatu du: argazkia, kokapena, arazoa eta konponbide-aukerak aipatuz.
Lan sakona egin dute auzo bakoitzean. Udalak proposamen horiek guztiak jaso ditu eta puntu kritikoen izendapenaren atzean dagoen lan taldeari helaraziko zaizkio kontuan har ditzaten.
Esku-hartze planen helburuetako bat da landutako informazioa hiritarren artean zabaltzea. Beraz, ekainean zehar, auzo bakoitzeko kultur etxeetan egongo dira ikasleen lanak bertaratzen den edonoren intereserako. Alkateak biziki zoriondu ditu Udal Foro honetara etorritako ikasleak, egindako lan sakona goraipatuz. Bertan jasotako guztia aztertuko dutela esanez erantzun die, eta saioa itxi du, datorren ikasturtean mugikortasunaren inguruan lanean jarraitzeko gonbita eginez.# Lotura
Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten ikastaldeak buru belarri aritu dira aurtengo esku-hartze planak garatzen. Aurten lanketa auzoka egin da eta auzo bakoitza osatzen duten ikastetxeetako ikasle ordezkariak ikasleen foroetan elkartu izan dira, ikasturtean zehar. Iragan maiatzaren 22an ikasleak Eneko Goia alkatearekin eta bestelako udal-ordezkariekin bildu ziren, 2023/2024 ikasturtean zehar egin duten lana erakusketeko. Orotara, 3 foro edo topaketa egin dira: Udazkenean eskuhartzea erabakitzeko. Bigarren hiruhilekoan Donostiako udaleko hainbat teknikarirekin gaia aurrera eramateko auzo bakoitzean. Azkenik, apirilaren 10 eta 17an ondorio guztiak ikasleen artean elkartu eta Udal Foroa prestatzeko. Lanketa guztiaren emaitzak maiatzaren 22an aurkeztu dituzte Donostiako Udalean egin den Udal Foro berezi batean, Eneko Goia alkatea bertan zela. Bi izan dira gauzatutako esku-hartzeak: ENERGIA BERRIZTAGARRIAK HIRIAN: Antigua, Ibaeta eta Amarako ikastetxeak jardun dute gai hau aztertzen. Lehen Hezkuntzako ikasleak kalean zein familien artean gaiaren inguruan egindako galdeketa baten emaitzen berri eman dute. Oro har esan daiteke hiritarrek badakitela zer diren energia berriztagarriak, baina zalantza asko dituztela beraien etxeetan jartzeko. Fakturak ulertzeko ere azalpenak ondo etorriko liratekeela dio gehiengo batek. Bigarren Hezkuntzakoek, ordea, Udaletik jasotako energia berriztagarrien inguruko udal instalazioen zerrendak eta mapak modu ulergarrian adierazi dituzte. Hirian, batez ere, energia fotovoltaikoa dago eta kasu pare batean biomasa. HIRIKO PUNTU ILUNAK ARGITU!: Donostiako puntu kritikoen mapa oinarritzat hartuta, mapa horrek dioena osatzea izan da beraien aurtengo zeregina. Kasu honetan, Altza, Intxaurrondo, Bidebieta, Ategorrieta, Gros, Egia, Loiola eta Aieteko ikastetxeak izan dira partehartzaileak. Ikastetxe bakoitzak bere auzoa aztertu eta puntu ilunen zerrenda osatu du: argazkia, kokapena, arazoa eta konponbide-aukerak aipatuz. Lan sakona egin dute auzo bakoitzean. Udalak proposamen horiek guztiak jaso ditu eta puntu kritikoen izendapenaren atzean dagoen lan taldeari helaraziko zaizkio kontuan har ditzaten. Esku-hartze planen helburuetako bat da landutako informazioa hiritarren artean zabaltzea. Beraz, ekainean zehar, auzo bakoitzeko kultur etxeetan egongo dira ikasleen lanak bertaratzen den edonoren intereserako. Alkateak biziki zoriondu ditu Udal Foro honetara etorritako ikasleak, egindako lan sakona goraipatuz. Bertan jasotako guztia aztertuko dutela esanez erantzun die, eta saioa itxi du, datorren ikasturtean mugikortasunaren inguruan lanean jarraitzeko gonbita eginez.