[BERRIAK] Ezkutuko zaborraren mapa
Itsas azpian dagoena bistara balego, agian, bestelakoa litzateke kontua. Zer litzateke ur azpiko paisaiak mendietakoak bezain ageriko balira? Munduko itsasoetara zortzi milioi tona plastiko botatzen dira urtero. Zenbat zabor ikusiko genuke inguruan? Galdera horrentzako erantzun bila itsasoratu zen Aztiko ikertzaile talde bat Eguzki Lore arrasteontzian, uztailaren hasieran. Hustubideak izendatu dute ikerketarako kanpaina; gizakiak, oro har, itsasoari ematen dion zabortegi erabileraren adierazgarri.
Oihane Cabezas Basurko Aztiko ikertzaile eta kanpainako buruak azaldu duenez, Euskal Herrian oraindik ez dago ezagutza sakona kostaldean dagoen itsas kutsadurari buruz. «Egia da azken urteotan gainazaleko itsas zaborra aztertzen aritu garela. Baina ez dakigu itsasoak zenbat zabor duen bere sakonera osoan». Hori dela eta, «itsas zaborren 3D mapa bat» osatu nahi dute.
Ur azaleko zaborrari dagokionez, Euskal Herriko kostaldeko datuak Mediterraneo itsasokoen «oso antzekoak» dira. «Horrek esan nahi du kutsadura handia dela». Kontuan izan behar da Mediterraneoa itsaso erdi itxi bat dela, jarduera kutsatzaile ugari hartzen dituela kostaldean: turismoa eta bestelako aktibitate ekonomiko batzuk. «Ziur ginen hemen zabor gutxiago topatuko genuela, baina ez. Kopuru oso antzekoak aurkitu genituen».
Jarraitu jatorrizko albistea irakurtzen www.berria.eus webgunean.# Lotura
Itsas azpian dagoena bistara balego, agian, bestelakoa litzateke kontua. Zer litzateke ur azpiko paisaiak mendietakoak bezain ageriko balira? Munduko itsasoetara zortzi milioi tona plastiko botatzen dira urtero. Zenbat zabor ikusiko genuke inguruan? Galdera horrentzako erantzun bila itsasoratu zen Aztiko ikertzaile talde bat Eguzki Lore arrasteontzian, uztailaren hasieran. Hustubideak izendatu dute ikerketarako kanpaina; gizakiak, oro har, itsasoari ematen dion zabortegi erabileraren adierazgarri. Oihane Cabezas Basurko Aztiko ikertzaile eta kanpainako buruak azaldu duenez, Euskal Herrian oraindik ez dago ezagutza sakona kostaldean dagoen itsas kutsadurari buruz. «Egia da azken urteotan gainazaleko itsas zaborra aztertzen aritu garela. Baina ez dakigu itsasoak zenbat zabor duen bere sakonera osoan». Hori dela eta, «itsas zaborren 3D mapa bat» osatu nahi dute. Ur azaleko zaborrari dagokionez, Euskal Herriko kostaldeko datuak Mediterraneo itsasokoen «oso antzekoak» dira. «Horrek esan nahi du kutsadura handia dela». Kontuan izan behar da Mediterraneoa itsaso erdi itxi bat dela, jarduera kutsatzaile ugari hartzen dituela kostaldean: turismoa eta bestelako aktibitate ekonomiko batzuk. «Ziur ginen hemen zabor gutxiago topatuko genuela, baina ez. Kopuru oso antzekoak aurkitu genituen». Jarraitu jatorrizko albistea irakurtzen www.berria.eus webgunean.