[BERRIAK] Gaurkoan Cristina Enea Fundazioko erakusketa-programaren xehetasun guztiak ezagutuko ditugu
Eneko Calvo Etxarte (Irun, 1982) duela 6 urte iritsi zen Cristina Enea Fundaziora, 2018an, erakusketa-proiektuen teknikari gisa. Berea da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean eta Ulia Interpretazio Zentroan egiten den erakusketa-programa osoa antolatzeko ardura. Lan horri esker, beste erakusketa-proposamen batzuen artean, 2009an Cristina Enea Fundazioa sortu zenetik gehien bisitatu den erakusketa programatu du: Maria Cueto artistaren %27Hazi hegalariak%27 erakusketa, uda honetan Cristina Enean bisitatu ahal izan dena.
Calvok dioenez, Cristina Enea Fundazioko lantaldean sartu zenetik, bere lana eta helburu nagusia erakusketa-proposamena oinarritzeko irizpideak ezartzea eta ordenatzea izan da. "Erakusketa-programan ordena bat ezarri eta zer erakusketa eta noiz programatu zehazteaz gain, erakusketen kudeaketan bertan eta horietako bakoitzera bideratu beharreko baliabideetan ere ordena bat jarri nahi izan dut". Calvok azaldu duenez, orain badaki zein erakusketa programatuko duen Cristina Enea Fundazioak, "ia urtebete lehenago", eta horrek lasaitasuna eskaintzen du lan egiteko orduan.
Ikus ezazu elkarrizketa osoa opndorengo bideo honetan.
# Lotura
Eneko Calvo Etxarte (Irun, 1982) duela 6 urte iritsi zen Cristina Enea Fundaziora, 2018an, erakusketa-proiektuen teknikari gisa. Berea da Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean eta Ulia Interpretazio Zentroan egiten den erakusketa-programa osoa antolatzeko ardura. Lan horri esker, beste erakusketa-proposamen batzuen artean, 2009an Cristina Enea Fundazioa sortu zenetik gehien bisitatu den erakusketa programatu du: Maria Cueto artistaren %27Hazi hegalariak%27 erakusketa, uda honetan Cristina Enean bisitatu ahal izan dena. Calvok dioenez, Cristina Enea Fundazioko lantaldean sartu zenetik, bere lana eta helburu nagusia erakusketa-proposamena oinarritzeko irizpideak ezartzea eta ordenatzea izan da. “Erakusketa-programan ordena bat ezarri eta zer erakusketa eta noiz programatu zehazteaz gain, erakusketen kudeaketan bertan eta horietako bakoitzera bideratu beharreko baliabideetan ere ordena bat jarri nahi izan dut”. Calvok azaldu duenez, orain badaki zein erakusketa programatuko duen Cristina Enea Fundazioak, “ia urtebete lehenago”, eta horrek lasaitasuna eskaintzen du lan egiteko orduan. Ikus ezazu elkarrizketa osoa opndorengo bideo honetan.