[BERRIAK] Gotzon Huegun, artista: «Beti egon naiz naturak inguratuta, eta hori nire lanetan islatzen da»
Joan den abenduaren 27an ireki zenetik, 2.300 lagunek bisitatu dute jada Gotzon Huegunen SINKRONIA erakusketa, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Egunean batez beste 33 bisitari izanik, Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen teknikaria, Eneko Calvo, «oso pozik» agertu da erakusketa jasotzen ari den «bisiten dinamikarekin eta iritzi positiboekin». Gizakiaren eta naturaren arteko harremana berriz aztertzera gonbidatzen gaituen erakusketa bat da, gure ingurune naturalarekin oreka bat berrezartzeko eraldaketa sakon baten premia azpimarratuz. Azken alderdi hori Huegunen lan, obra eta pieza gehienetan ageri da. «Naturaz inguratuta egon naiz beti, nahiz eta hiri-ingurune batean bizi izan», azaldu du artistak.
Hurrengo bideoan Huegunek naturarekiko lotura hori nondik datorkion azaltzen digu. Bideo osoa hemen ikus dezakezue.# Lotura

Joan den abenduaren 27an ireki zenetik, 2.300 lagunek bisitatu dute jada Gotzon Huegunen SINKRONIA erakusketa, Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean. Egunean batez beste 33 bisitari izanik, Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen teknikaria, Eneko Calvo, «oso pozik» agertu da erakusketa jasotzen ari den «bisiten dinamikarekin eta iritzi positiboekin». Gizakiaren eta naturaren arteko harremana berriz aztertzera gonbidatzen gaituen erakusketa bat da, gure ingurune naturalarekin oreka bat berrezartzeko eraldaketa sakon baten premia azpimarratuz. Azken alderdi hori Huegunen lan, obra eta pieza gehienetan ageri da. «Naturaz inguratuta egon naiz beti, nahiz eta hiri-ingurune batean bizi izan», azaldu du artistak. Hurrengo bideoan Huegunek naturarekiko lotura hori nondik datorkion azaltzen digu. Bideo osoa hemen ikus dezakezue.


