[BERRIAK] Gotzon Huegun, naturarekin egurraren bidez hitz egiten duen artista
Natura eta artearen arteko harremanaren adierazpen artistikoa da SINKRONIA erakusketa. Egur-taillarekin eginiko 17 mural, horietako batzuk margotuta, eta 5 eskultura egongo dira ikusgai erakusketan, bai eta zenbait zirriborro ere, artistaren sorkuntza-prozesuaren fase ezberdinak eta amaierako emaitzak ikuslearen begien aurrean kokatuz. “Naturaz gain, zientzia ere oso presente dago nire lanean, asko interesatzen zait, irudi zientifikoen nolabaiteko interpretazio plastikoa egin eta jendeari aurkeztea”, azaldu du artista gipuzkoarrak. Izan ere, ikusgai egongo diren lanetan presentzia nabarmenena edukiko duen piezetako bat Genevako CERN Institutuan dagoen hadroi-talkagailuak ateratako irudi baten egurrezko interpretazioa izango da, “fisika kuantikoa artearen mundura ekarriz”.
Erakusketa Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoetan egongo da ikusgai. Lehenengoan, “hadroi-talka hori irudikatzen duen egurrezko mural handi bat egongo da, neuronen konexioak irudikatzen dituzten lau pieza txikiagoekin batera”. Huegunek kontatu duenez, fisika kuantikoko liburu eta agerkarietan aurki daitezkeen teoria eta azalpenek irudiak iradokitzen dizkiote, eta irudi horiek, arte plastikoen bitartez, jendeari eskaini nahi dizkie, “komunean ezer ez dutela diruditen bi mundu harremanetan jarriz”.
Zientziatik haratago, naturak berak ere presentzia nabarmena dauka Huegunen lanetan. Horrela, bigarren salak erakusketaren izenburuari erreferentzia egiten dioten piezak jasoko ditu. “Basotik gertu bizi naiz, mendian, eta basoko irudiak ekarriko ditut erakusketara, likenenak batik bat, onddo eta alga baten arteko elkarketa ere sinkronia bat delako, bi elementuren arteko elkarlana, bizitza aurrera ateratzeko”, azaldu du Azkaraten bizi den artistak, gaineratuz bisualki eta estetikoki “indar eta edertasun handia” dutela.
Huegunek gauza txikien edertasuna aldarrikatzen du erakusketa honetan. Naturako elementuek, argiak nola ematen dion edo egunaren unearen arabera, edertasun handiko irudiak eskaintzen dizkiola adierazi du, ondoren berak “irudi horiek paperera zirriborro bezala pasa edota zuzenean egurrean” jasotzen ditu. Horren harira, aipatu du, bere lanarekin lortu nahi duena dela “irudi eder bat ikustean, iragazi eta edertasun horren emozioa ikusleari trasmititzea lortzea”, pieza baten aurrean kontenplazio puntu bat aurkitzea edertasuna medio. “Sentsazio onak, plazerra eta ongizatea eskaintzen baitigu edertasunak”.
Hirugarren aretoari dagokionez, enbor zartatuen irudiak izango dira protagonista. “Zuhaitzak mozten direnean basoan, denborarekin, ipurdi-enborrak irekitzen joaten dira, zartatuz, transformazio bati bide emanez eta bizia sortuz, likenen eta goroldioaren bidez”, besteak beste. “Pieza horiekin birsorkuntzaren kontzeptua islatu eta azpimarratu nahi dut, eta azaldu gauzak ez direla bukatzen heriotzarekin, baizik eta ziklo bat dagoela atzean, etengabe eraberritzen eta birsortzen ari dena, mugimendua ez da eteten”.
SINKRONIA erakusketak ateak irekiko ditu abenduaren 27an, arratsaldeko 17:00etan egingo den ekitaldi publikoan, artista bera bertan dela, bertaratutakoei nahiz hedabideei bere lanari buruzko xehetasun guztiak ematen.# Lotura
Natura eta artearen arteko harremanaren adierazpen artistikoa da SINKRONIA erakusketa. Egur-taillarekin eginiko 17 mural, horietako batzuk margotuta, eta 5 eskultura egongo dira ikusgai erakusketan, bai eta zenbait zirriborro ere, artistaren sorkuntza-prozesuaren fase ezberdinak eta amaierako emaitzak ikuslearen begien aurrean kokatuz. “Naturaz gain, zientzia ere oso presente dago nire lanean, asko interesatzen zait, irudi zientifikoen nolabaiteko interpretazio plastikoa egin eta jendeari aurkeztea”, azaldu du artista gipuzkoarrak. Izan ere, ikusgai egongo diren lanetan presentzia nabarmenena edukiko duen piezetako bat Genevako CERN Institutuan dagoen hadroi-talkagailuak ateratako irudi baten egurrezko interpretazioa izango da, “fisika kuantikoa artearen mundura ekarriz”. Erakusketa Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoetan egongo da ikusgai. Lehenengoan, “hadroi-talka hori irudikatzen duen egurrezko mural handi bat egongo da, neuronen konexioak irudikatzen dituzten lau pieza txikiagoekin batera”. Huegunek kontatu duenez, fisika kuantikoko liburu eta agerkarietan aurki daitezkeen teoria eta azalpenek irudiak iradokitzen dizkiote, eta irudi horiek, arte plastikoen bitartez, jendeari eskaini nahi dizkie, “komunean ezer ez dutela diruditen bi mundu harremanetan jarriz”. Zientziatik haratago, naturak berak ere presentzia nabarmena dauka Huegunen lanetan. Horrela, bigarren salak erakusketaren izenburuari erreferentzia egiten dioten piezak jasoko ditu. “Basotik gertu bizi naiz, mendian, eta basoko irudiak ekarriko ditut erakusketara, likenenak batik bat, onddo eta alga baten arteko elkarketa ere sinkronia bat delako, bi elementuren arteko elkarlana, bizitza aurrera ateratzeko”, azaldu du Azkaraten bizi den artistak, gaineratuz bisualki eta estetikoki “indar eta edertasun handia” dutela. Huegunek gauza txikien edertasuna aldarrikatzen du erakusketa honetan. Naturako elementuek, argiak nola ematen dion edo egunaren unearen arabera, edertasun handiko irudiak eskaintzen dizkiola adierazi du, ondoren berak “irudi horiek paperera zirriborro bezala pasa edota zuzenean egurrean” jasotzen ditu. Horren harira, aipatu du, bere lanarekin lortu nahi duena dela “irudi eder bat ikustean, iragazi eta edertasun horren emozioa ikusleari trasmititzea lortzea”, pieza baten aurrean kontenplazio puntu bat aurkitzea edertasuna medio. “Sentsazio onak, plazerra eta ongizatea eskaintzen baitigu edertasunak”. Hirugarren aretoari dagokionez, enbor zartatuen irudiak izango dira protagonista. “Zuhaitzak mozten direnean basoan, denborarekin, ipurdi-enborrak irekitzen joaten dira, zartatuz, transformazio bati bide emanez eta bizia sortuz, likenen eta goroldioaren bidez”, besteak beste. “Pieza horiekin birsorkuntzaren kontzeptua islatu eta azpimarratu nahi dut, eta azaldu gauzak ez direla bukatzen heriotzarekin, baizik eta ziklo bat dagoela atzean, etengabe eraberritzen eta birsortzen ari dena, mugimendua ez da eteten”. SINKRONIA erakusketak ateak irekiko ditu abenduaren 27an, arratsaldeko 17:00etan egingo den ekitaldi publikoan, artista bera bertan dela, bertaratutakoei nahiz hedabideei bere lanari buruzko xehetasun guztiak ematen.