[BERRIAK] Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute
Gure planetaren tenperatura abiadura bizian igotzen ari da. Sortu den gehiegizko berotasunaren % 90 itsasoak xurgatu du, eta, ondorioz, ozeanoen gainazalaren tenperaturak gora egin du nabarmen. Testuinguru honetan, mugitzen ez diren eta tenperaturarekiko sentikorrak diren organismoak bereziki zaurgarriak dira.
Gainera, itsasoaren berotzea toki batzuetan besteetan baino agerikoagoa da. Esaterako, euskal kostaldean hamarkada bakoitzeko 0.23 °C igo da itsasoaren tenperatura; mundu mailan, 0,15 °C. Egoera horren aurrean, EHUko Itsas Bentos Ikerketa Taldeak aztertu du Bizkaiko kostaldeko eremu bateko makroalgen komunitateei berotzeak nola eragin dien. Blaneseko Ikerketa Aurreratuen Zentrorekin batera, azken 40 urteetan zehar gertatu diren aldaketak ikertu ditu. “Makroalgen komunitateek tenperaturaren igoeren aurrean nola erantzuten duten aztertzea garrantzitsua da itsasoaren biodibertsitatearen kontserbaziorako. Izan ere, ezinbesteko rolak dituzte ekosistemetan”, dio Olatz Arriaga Telleria biologoak.
Atera duten ondorio nagusietako bat da, tenperatura-igoeraren ondorioz, euskal kostaldean makroalgen komunitateetan afinitate beroko espezieak areagotu egin direla. Aldiz, afinitate hotzekoak gero eta gutxiago dira. Honek komunitateen egituran aldaketa sakonak eragin ditu; izan ere, gehien urritu diren espezieak, Gelidium corneum esaterako, egituratzaileak dira. Hau da, askotariko organismoentzako aterpe diren hiru dimentsiotako inguruneak sortzen dituzte. Bestelako alga, arrain, ornogabe eta abarrentzat habitat egokiak eratzen dituzte; besteak beste, elikagaiak topatzeko eta harrapakariengandik babesteko. “Espezie egituratzaileak murrizten joan ahala, ez dugu antzeman funtzio ekologiko garrantzitsu horiek ordezkatuko dituen beste espezierik, eta horrek komunitateen degradazioa dakar”, azaldu du Arriagak. Ugaritu diren afinitate beroko espezieak, txikiagoak eta morfologikoki sinpleagoak dira.
Jarraitu jatorrizko albistea irakurtzen hiruka.eus atarian.# Lotura
Gure planetaren tenperatura abiadura bizian igotzen ari da. Sortu den gehiegizko berotasunaren % 90 itsasoak xurgatu du, eta, ondorioz, ozeanoen gainazalaren tenperaturak gora egin du nabarmen. Testuinguru honetan, mugitzen ez diren eta tenperaturarekiko sentikorrak diren organismoak bereziki zaurgarriak dira. Gainera, itsasoaren berotzea toki batzuetan besteetan baino agerikoagoa da. Esaterako, euskal kostaldean hamarkada bakoitzeko 0.23 °C igo da itsasoaren tenperatura; mundu mailan, 0,15 °C. Egoera horren aurrean, EHUko Itsas Bentos Ikerketa Taldeak aztertu du Bizkaiko kostaldeko eremu bateko makroalgen komunitateei berotzeak nola eragin dien. Blaneseko Ikerketa Aurreratuen Zentrorekin batera, azken 40 urteetan zehar gertatu diren aldaketak ikertu ditu. “Makroalgen komunitateek tenperaturaren igoeren aurrean nola erantzuten duten aztertzea garrantzitsua da itsasoaren biodibertsitatearen kontserbaziorako. Izan ere, ezinbesteko rolak dituzte ekosistemetan”, dio Olatz Arriaga Telleria biologoak. Atera duten ondorio nagusietako bat da, tenperatura-igoeraren ondorioz, euskal kostaldean makroalgen komunitateetan afinitate beroko espezieak areagotu egin direla. Aldiz, afinitate hotzekoak gero eta gutxiago dira. Honek komunitateen egituran aldaketa sakonak eragin ditu; izan ere, gehien urritu diren espezieak, Gelidium corneum esaterako, egituratzaileak dira. Hau da, askotariko organismoentzako aterpe diren hiru dimentsiotako inguruneak sortzen dituzte. Bestelako alga, arrain, ornogabe eta abarrentzat habitat egokiak eratzen dituzte; besteak beste, elikagaiak topatzeko eta harrapakariengandik babesteko. “Espezie egituratzaileak murrizten joan ahala, ez dugu antzeman funtzio ekologiko garrantzitsu horiek ordezkatuko dituen beste espezierik, eta horrek komunitateen degradazioa dakar”, azaldu du Arriagak. Ugaritu diren afinitate beroko espezieak, txikiagoak eta morfologikoki sinpleagoak dira. Jarraitu jatorrizko albistea irakurtzen hiruka.eus atarian.