[BERRIAK] Klima aldaketa Euskadin generoaren ikuspegitik jasotzen duen txostena
Klima aldaketa, zalantzarik gabe, mundu mailako erronka nagusienetakoa da. IPCCren (Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldea) azken txostenak ez du zalantza izpirik uzten, eta gogorarazi du klima aldaketak mehatxu egiten diela gizakien ongizateari eta lur planetaren osasunari. Gaur egun ekidin ezin daitekeen 1,5 °C-ko berokuntzaren arriskuak handitzen ari dira eta inpaktuak geroz eta konplexuagoak dira hainbat muturreko gertakariren arteko interakzioak eta horien segidako efektuak direla-eta.
Ingurumenaren gaineko ondorioak agerikoak dira, baina gure gizarteetan ere inpaktu ekonomikoak gertatzen ari dira (migrazioak, osasunaren gaineko efektuak, nekazaritzan, turismoan eta abarretan sortzen diren eraginak besteak beste). Generoa ez dago klima aldaketaren efektuetatik bereizita, baina egia da genero ikuspegia duten analisiak ez direla kontuan hartu arlo horri buruz egin izan diren eztabaidetan.
Ihobe sozietate publikoak editatu duen txosten honen helburua da kontu horiek guztiak jorratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren (aurrerantzean, EAE) errealitatetik, eta egoerari buruzko hurbileko ikuspegia ematea albo batera utzi gabe testuinguru globala eta gaur egun hein handi batean energiaren krisiak eta pandemia ondorengo berreskuratzeak baldintzatzen duten egoera.
Kontsultatu dokumentua hemen.# Lotura
Klima aldaketa, zalantzarik gabe, mundu mailako erronka nagusienetakoa da. IPCCren (Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldea) azken txostenak ez du zalantza izpirik uzten, eta gogorarazi du klima aldaketak mehatxu egiten diela gizakien ongizateari eta lur planetaren osasunari. Gaur egun ekidin ezin daitekeen 1,5 °C-ko berokuntzaren arriskuak handitzen ari dira eta inpaktuak geroz eta konplexuagoak dira hainbat muturreko gertakariren arteko interakzioak eta horien segidako efektuak direla-eta. Ingurumenaren gaineko ondorioak agerikoak dira, baina gure gizarteetan ere inpaktu ekonomikoak gertatzen ari dira (migrazioak, osasunaren gaineko efektuak, nekazaritzan, turismoan eta abarretan sortzen diren eraginak besteak beste). Generoa ez dago klima aldaketaren efektuetatik bereizita, baina egia da genero ikuspegia duten analisiak ez direla kontuan hartu arlo horri buruz egin izan diren eztabaidetan. Ihobe sozietate publikoak editatu duen txosten honen helburua da kontu horiek guztiak jorratzea Euskal Autonomia Erkidegoaren (aurrerantzean, EAE) errealitatetik, eta egoerari buruzko hurbileko ikuspegia ematea albo batera utzi gabe testuinguru globala eta gaur egun hein handi batean energiaren krisiak eta pandemia ondorengo berreskuratzeak baldintzatzen duten egoera. Kontsultatu dokumentua hemen.