[BERRIAK] Mandasko dukesa Cristina Eneara itzuli da antzeztutako bisita sorta berri bati esker
Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos, Mandasko dukesa, Cristina Eneara itzuliko da hil eta 110 urtera. Cristina Enea Fundazioak antolatutako bisita gidatu antzeztuetan itzuliko da, Cristina Enea parkean barrena. "Jarduera honen bidez, Fermin Lasala y Collado senarrarekin batera Donostiako bihotzean dagoen Cristina Enea finkaren egilea den Mandasko dukesaren irudia ezagutarazi eta balioetsi nahi da", azaldu du Jose Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak.
Hernandezek gaineratu du oraingo honetarako gidoi bat landu dela dukesaren bizipenetan eta esperientzietan oinarrituta, eta Josune Gorostegi aktoreak, zeinak gidoiaren erredakzioan parte hartu baituen, hileko azken igandean interpretatuko duela. "Ahalegin berezia egin dugu bisita antzeztu hauetan, herritarrei XX. mendearen hasierara eramango dituen esperientzia eskaintzeko. Aldaketa handiko garaia izan zen hura, eta Mandasko dukesak inplikazio handia izan zuen, lotura estuak baitzituen bai Espainiako monarkiarekin, bai Europako elite aristokratiko eta politikoekin". Horrela, bisita hauen bidez, Mandasko dukesak aldaketa garai zirraragarri hori nola bizi izan zuen ezagutuko dugu, baita Cristina Enea bere lursail maitearen sortze prozesua ere, edota Espainiako gorteko edo Paris eta Londresko enbaxadetako bizitzari buruzko informazio ezezagunagoa era karlistaldiaren inguruko zertzeladak jaso ere.
Bestalde, Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arloko arduradun Eneko Calvok gogorarazi duenez, bisita-programa hau azken urteotan abian jarritako ekimenen jarraipen naturala da, Mandasko dukesaren figura indartzeko eta argia emateko, askotan haren senarraren itzalean egon izan baita. "Cristina Brunetti pertsonaia berezia izan zen, eta pisu handia izan zuen viktoriar garaiaren amaierako Europako mundu mailako gertaera garrantzitsuetan. Horregatik, Cristina Enea Fundaziotik urte batzuk daramatzagu bere figura ezagutzera ematen; dukesaren beraren bustoa jarri genuen Cristina Enea jauregian, 2019an; 2021ean erakusketa berezi bat eskaini genion, eta 2022an bere bizitzari buruzko liburuxka bat argitaratu genuen". Orain, bisita antzeztu hauei esker, Mandasko dukesaren bizitzara gehiago hurbildu ahal izango gara. "1905ean murgilduko gara, eta figura ospetsu honekin batera joango gara, bere bizitzako une nagusiak eta Cristina Eneako lursaila zeharkatzen ditugun bitartean; dukesaren pentsamenduak eta emozioak aztertuko ditugu, egun batean bereak ziren eta 1918an hiriari utzi zitzaizkion lurrak eta jauregia bisitatzen ditugun bitartean", azpimarratu du Calvok, eta gogorarazi du Mandasko dukesa ere ingurumen-kezkak zituen emakumea izan zela, Espainiako Historia Naturaleko Erret Elkartearen bazkide fundatzailea izan baitzen.
Oraingo honetarako, XX. mendeko lehen urteetako errealitatea eta Mandasko dukesaren bizipenak egiazkotasunez islatzen dituen gidoiaz gain, garaiko soineko bat ere egin da, Cristina Brunettik berak eraman ohi zituenen tankerakoa. Horretarako, Ramón García jantzi historikoetan adituaren aholkularitza izan dute antolatzaileek. Gainera, aholkatzeaz gain, soinekoa bera egin du Garcíak, eta horrek, garaiko ileorde bikain batekin eta gainerako osagarriekin batera, Mandasko dukesaren errekreazioa fidela izatea eragiten du. "Bisita hauetarako propio egindako soinekoa da, esperientzia errealistagoa eta murgiltzaileagoa izan dadin lagunduko duena", azpimarratu du Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Gogorarazi duenez, bisitak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira, 15 laguneko talde mugatuetan, hileko azken igandean, 10:30ean eta 12:30ean, eta 60 minutu inguruko iraupena izango dute, gutxi gorabehera.
Izen-emateak zabalik daude Cristina Enea Fundazioaren webgunean, hemen, eta doakoak izango dira. Hala ere, erreserba egiten dutenek hitzordura joan daitezen ziurtatzeko, pertsona bakoitzeko 2 euroko fidantza jarri beharko da, eta antzezpena egin ondoren bono moduan itzuliko da (fidantzari buruzko informazio gehiago hemen).# Lotura
Cristina Brunetti y Gayoso de los Cobos, Mandasko dukesa, Cristina Eneara itzuliko da hil eta 110 urtera. Cristina Enea Fundazioak antolatutako bisita gidatu antzeztuetan itzuliko da, Cristina Enea parkean barrena. “Jarduera honen bidez, Fermin Lasala y Collado senarrarekin batera Donostiako bihotzean dagoen Cristina Enea finkaren egilea den Mandasko dukesaren irudia ezagutarazi eta balioetsi nahi da”, azaldu du Jose Mª Hernández Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Hernandezek gaineratu du oraingo honetarako gidoi bat landu dela dukesaren bizipenetan eta esperientzietan oinarrituta, eta Josune Gorostegi aktoreak, zeinak gidoiaren erredakzioan parte hartu baituen, hileko azken igandean interpretatuko duela. “Ahalegin berezia egin dugu bisita antzeztu hauetan, herritarrei XX. mendearen hasierara eramango dituen esperientzia eskaintzeko. Aldaketa handiko garaia izan zen hura, eta Mandasko dukesak inplikazio handia izan zuen, lotura estuak baitzituen bai Espainiako monarkiarekin, bai Europako elite aristokratiko eta politikoekin”. Horrela, bisita hauen bidez, Mandasko dukesak aldaketa garai zirraragarri hori nola bizi izan zuen ezagutuko dugu, baita Cristina Enea bere lursail maitearen sortze prozesua ere, edota Espainiako gorteko edo Paris eta Londresko enbaxadetako bizitzari buruzko informazio ezezagunagoa era karlistaldiaren inguruko zertzeladak jaso ere. Bestalde, Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arloko arduradun Eneko Calvok gogorarazi duenez, bisita-programa hau azken urteotan abian jarritako ekimenen jarraipen naturala da, Mandasko dukesaren figura indartzeko eta argia emateko, askotan haren senarraren itzalean egon izan baita. “Cristina Brunetti pertsonaia berezia izan zen, eta pisu handia izan zuen viktoriar garaiaren amaierako Europako mundu mailako gertaera garrantzitsuetan. Horregatik, Cristina Enea Fundaziotik urte batzuk daramatzagu bere figura ezagutzera ematen; dukesaren beraren bustoa jarri genuen Cristina Enea jauregian, 2019an; 2021ean erakusketa berezi bat eskaini genion, eta 2022an bere bizitzari buruzko liburuxka bat argitaratu genuen”. Orain, bisita antzeztu hauei esker, Mandasko dukesaren bizitzara gehiago hurbildu ahal izango gara. “1905ean murgilduko gara, eta figura ospetsu honekin batera joango gara, bere bizitzako une nagusiak eta Cristina Eneako lursaila zeharkatzen ditugun bitartean; dukesaren pentsamenduak eta emozioak aztertuko ditugu, egun batean bereak ziren eta 1918an hiriari utzi zitzaizkion lurrak eta jauregia bisitatzen ditugun bitartean”, azpimarratu du Calvok, eta gogorarazi du Mandasko dukesa ere ingurumen-kezkak zituen emakumea izan zela, Espainiako Historia Naturaleko Erret Elkartearen bazkide fundatzailea izan baitzen. Oraingo honetarako, XX. mendeko lehen urteetako errealitatea eta Mandasko dukesaren bizipenak egiazkotasunez islatzen dituen gidoiaz gain, garaiko soineko bat ere egin da, Cristina Brunettik berak eraman ohi zituenen tankerakoa. Horretarako, Ramón García jantzi historikoetan adituaren aholkularitza izan dute antolatzaileek. Gainera, aholkatzeaz gain, soinekoa bera egin du Garcíak, eta horrek, garaiko ileorde bikain batekin eta gainerako osagarriekin batera, Mandasko dukesaren errekreazioa fidela izatea eragiten du. “Bisita hauetarako propio egindako soinekoa da, esperientzia errealistagoa eta murgiltzaileagoa izan dadin lagunduko duena”, azpimarratu du Cristina Enea Fundazioko zuzendariak. Gogorarazi duenez, bisitak euskaraz zein gaztelaniaz egingo dira, 15 laguneko talde mugatuetan, hileko azken igandean, 10:30ean eta 12:30ean, eta 60 minutu inguruko iraupena izango dute, gutxi gorabehera. Izen-emateak zabalik daude Cristina Enea Fundazioaren webgunean, hemen, eta doakoak izango dira. Hala ere, erreserba egiten dutenek hitzordura joan daitezen ziurtatzeko, pertsona bakoitzeko 2 euroko fidantza jarri beharko da, eta antzezpena egin ondoren bono moduan itzuliko da (fidantzari buruzko informazio gehiago hemen).