[BERRIAK] Naturara gerturatzen gaituzten jardueraz beteta iritsi da udaberria Cristina Eneara, Uliara eta Urgullera
Joan den astelehenetik udaberri betean murgildurik gaude eta Cristina Enea Fundazioan urtaro berrirako jardueren agenda oparoa programatu dugu, Ingurumen Baliabideen Etxean, Ulia Interpretazio Zentroan eta Urgulleko Natur Txokoan egingo diren jardueraz, proiektuz eta erakusketaz betea. "Naturan udaberria izan ohi da urteko jarduera eta bizitasun handienetako garaia, eta Cristina Enea Fundazioarentzat ere hala da, negu hotz eta luzea atzean uzteko programazio ezin hobea diseinatu baitugu", adierazi du Iker Aranberri fundazioko komunikazio teknikariak.
Hasteko, larunbat honetan, martxoak 23, Tatian Blanqué kataluniar artistaren Arrasto baten atzetik erakusketa berria inauguratuko da, naturaren eta gizateriaren arteko harreman konplexuari buruzko hausnarketa sakon batean murgilduko gaituena. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradunak azaldu duenez, "Blanquék lotura horren dualtasuna nabarmentzen du: naturak geldiarazteko, ohartarazteko, freskatzeko, inbaditzeko, babesteko eta sendatzeko jazartzen gaitu. Guk, ordea, gure biziraupena ziurtatzeko jazartzen dugu, nahiz eta horren kontzientzia osoa ez izan."
Agenda honetan sartzen dira, gainera, Cristina Enea Fundazioak eta Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak antolatutako On Ekin kanpainaren lehenengo jarduerak. Kanpainaren baitan, hainbat jarduera eta tailer garatuko dira urte osoan zehar, elikadura osasuntsua, garaikoa, bertakoa eta ekologikoa ezagutzera emateko, bai eta elikadura mota horrekin lotura duten Donostiako saltoki, azoka edota kontsumo-taldeak bilduko dituen mapa interaktibo bat argitaratu ere.
Ingurune naturaleko biodibertsitatea ezagutzeko hainbat irteera eta txangoz gain, agenda honek Cristina Enea parkean barrena gidatutako bisita antzeztuak ere eskaintzen ditu, Cristina Brunetti Gayoso de los Cobos aginte-dukesa izandakoaren historia ezagutzeko.
Gaur aurkeztu den agenda honetan, gazteentzako jarduerek presentzia berezia izango dute, udaberriko oporren testuinguruan. Horrela, Ulia Interpretazio Zentroak "tailerrak eta ekitaldiak programatuko ditu egunero jaiegunetan, martxoaren 28tik apirilaren 1a bitartean", eta Urgulleko Natur Txokoak ateak irekiko ditu berriro eta martxoaren 23tik apirilaren 7ra haurrentzako hainbat jarduera eskainiko ditu arratsaldero. "Ilusio berezia egiten digu Natur Txokoa berriro irekitzeak; izan ere, bertatik udaberriko eta udako eskolako oporraldian naturara modu ludikoagoan hurbiltzen gara, eskulanen eta jolasen bidez", esan du Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntzako atalaren ordezkariak.
2024ko udaberriko jardueren agenda kontsultatu eta deskargatu daiteke Cristina Enea Fundazioaren webgunetik (www.cristinaenea.eus) eta izen-emateak -jarduera gehientsuenenak- gaurtik irekita daude.# Lotura
Joan den astelehenetik udaberri betean murgildurik gaude eta Cristina Enea Fundazioan urtaro berrirako jardueren agenda oparoa programatu dugu, Ingurumen Baliabideen Etxean, Ulia Interpretazio Zentroan eta Urgulleko Natur Txokoan egingo diren jardueraz, proiektuz eta erakusketaz betea. “Naturan udaberria izan ohi da urteko jarduera eta bizitasun handienetako garaia, eta Cristina Enea Fundazioarentzat ere hala da, negu hotz eta luzea atzean uzteko programazio ezin hobea diseinatu baitugu”, adierazi du Iker Aranberri fundazioko komunikazio teknikariak. Hasteko, larunbat honetan, martxoak 23, Tatian Blanqué kataluniar artistaren Arrasto baten atzetik erakusketa berria inauguratuko da, naturaren eta gizateriaren arteko harreman konplexuari buruzko hausnarketa sakon batean murgilduko gaituena. Eneko Calvo Cristina Enea Fundazioko erakusketa-proiektuen arduradunak azaldu duenez, “Blanquék lotura horren dualtasuna nabarmentzen du: naturak geldiarazteko, ohartarazteko, freskatzeko, inbaditzeko, babesteko eta sendatzeko jazartzen gaitu. Guk, ordea, gure biziraupena ziurtatzeko jazartzen dugu, nahiz eta horren kontzientzia osoa ez izan.” Agenda honetan sartzen dira, gainera, Cristina Enea Fundazioak eta Udaleko Osasun eta Ingurumen Sailak antolatutako On Ekin kanpainaren lehenengo jarduerak. Kanpainaren baitan, hainbat jarduera eta tailer garatuko dira urte osoan zehar, elikadura osasuntsua, garaikoa, bertakoa eta ekologikoa ezagutzera emateko, bai eta elikadura mota horrekin lotura duten Donostiako saltoki, azoka edota kontsumo-taldeak bilduko dituen mapa interaktibo bat argitaratu ere. Ingurune naturaleko biodibertsitatea ezagutzeko hainbat irteera eta txangoz gain, agenda honek Cristina Enea parkean barrena gidatutako bisita antzeztuak ere eskaintzen ditu, Cristina Brunetti Gayoso de los Cobos aginte-dukesa izandakoaren historia ezagutzeko. Gaur aurkeztu den agenda honetan, gazteentzako jarduerek presentzia berezia izango dute, udaberriko oporren testuinguruan. Horrela, Ulia Interpretazio Zentroak “tailerrak eta ekitaldiak programatuko ditu egunero jaiegunetan, martxoaren 28tik apirilaren 1a bitartean”, eta Urgulleko Natur Txokoak ateak irekiko ditu berriro eta martxoaren 23tik apirilaren 7ra haurrentzako hainbat jarduera eskainiko ditu arratsaldero. “Ilusio berezia egiten digu Natur Txokoa berriro irekitzeak; izan ere, bertatik udaberriko eta udako eskolako oporraldian naturara modu ludikoagoan hurbiltzen gara, eskulanen eta jolasen bidez”, esan du Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntzako atalaren ordezkariak. 2024ko udaberriko jardueren agenda kontsultatu eta deskargatu daiteke Cristina Enea Fundazioaren webgunetik (www.cristinaenea.eus) eta izen-emateak -jarduera gehientsuenenak- gaurtik irekita daude.