[BERRIAK] Parketik parkera. Ametzagaina parkea gertutik ezagutzeko eta hartaz gozatzeko gonbidapena
Cristina Enea Fundazioak hainbat bisita proposatzen ditu Donostiako parkeetara, familiei beren txokoek ezkutatzen dituzten istorioak eta ingurumen-aberastasuna erakusteko, bai eta familia-giroan aire zabalean jolasteko aukera eskaintzeko ere. Urtaro bakoitzean bisita bat egiten da eta aurtengo hirugarrena, udazkenekoa, asteburu honetan izango da, Ametzagaina parkean.
Cristina Enea Fundazioak, Parketik parkera ekimenaren bidez, Donostiako familiak gonbidatu nahi ditu hiriko hainbat parke ezagutzera eta naturarekiko harremanaz elkarrekin gozatzera. Horrela, urtaro bakoitzean egiten diren bisitek berdegune horietara eta bertako txoko eder eta enblematikoenetara hurbiltzen gaituzte.
«Inguratzen gaituen ingurune naturala babestu eta baloratzearen garrantzia gogoratzeko eguna da. Donostian parkeen eta berdeguneen sare paregabea dugu, askotan oharkabean pasatzen dena, baina hor dago, guztion eskura. Gure osasuna hobetzen duten guneak dira, naturarekin konektatzen gaituzte eta egunerokotasunean atseden bat eskaintzen digute», gogorarazi du Iñigo Garcia Ingurumen zinegotziak.
Ekimenak hiri-parkeak balioetsi nahi ditu, hirien eta bertako biztanleen ongizatean funtsezko papera betetzen baitute. Berdeguneek erlaxatzeko eta naturaz gozatzeko aukera ematen diete hormigoiz estalitako hirietan bizi eta lan egiten dutenei. Donostiak, zorionez, 21 m2-ko azalera berdea du biztanleko, OMEk bizi-kalitatearen adierazle gisa ezartzen duen batez bestekoaren ia bikoitza. Altxor indibidual eta kolektiboa, guztioi dagokiguna, kasu batzuetan gure arbasoengandik heredatu duguna, kasu askotan gure garaian sortu ahal izan duguna eta datozen belaunaldientzat oinordetzan utziko ditugunak.
«Udaletik parke hauek gero eta irisgarriagoak, inklusiboagoak eta biziagoak izatea nahi dugu. Familiaz, adinekoez, gaztez, beren egiten dituzten pertsonez betetzea. Izan ere, naturaz gozatzea ez da luxu bat, eskubide bat da, eta gurea bezalako hiri batean, eskubide horren ondorioz, pauso gutxitara leku zoragarriak eduki behar ditugu, guztion artean zaintzen jarraitu behar dugunak», gaineratu du Garciak.
Gainera, berdegune horiek benetako babesleku klimatikoak dira pertsona eta animalientzako muturreko klima garaietan, eta hiriko zaratak moteltzeko lekuak eskaintzen dituzte, Donostiako Udalak 2022an egin zuen Zarataren Mapa Estrategikoan islatzen den bezala.
Aurtengo hirugarren bisita-sorta azaroan izango da, 23an gazteleraz eta 30ean euskaraz, Ametzagaina parkean. «Urtaro honekin lotuta, udazkeneko hostoen koloreekin gozatuko dugu, bai eta fruitu desberdinak ezagutu ere, haur eta gazteekin, bakoitzaren berezitasunak, haziak sakabanatzeko dituzten modu desberdinak aipatuz, besteak beste», azaldu du Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntza teknikariak.
Parketik parkera ekimenak Donostiako parkeak hobeto ezagutzera eta beste modu batera gozatzera gonbidatzen gaitu. Horretarako, irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta bertako txoko ederrenak arakatzeaz gain, familian ikasi eta jolasteko aukera ere izango dugu.
Irteera hauetarako izen-emateak hemen egin behar dira (www.cristinaenea.eus).# Lotura

Cristina Enea Fundazioak hainbat bisita proposatzen ditu Donostiako parkeetara, familiei beren txokoek ezkutatzen dituzten istorioak eta ingurumen-aberastasuna erakusteko, bai eta familia-giroan aire zabalean jolasteko aukera eskaintzeko ere. Urtaro bakoitzean bisita bat egiten da eta aurtengo hirugarrena, udazkenekoa, asteburu honetan izango da, Ametzagaina parkean. Cristina Enea Fundazioak, Parketik parkera ekimenaren bidez, Donostiako familiak gonbidatu nahi ditu hiriko hainbat parke ezagutzera eta naturarekiko harremanaz elkarrekin gozatzera. Horrela, urtaro bakoitzean egiten diren bisitek berdegune horietara eta bertako txoko eder eta enblematikoenetara hurbiltzen gaituzte. «Inguratzen gaituen ingurune naturala babestu eta baloratzearen garrantzia gogoratzeko eguna da. Donostian parkeen eta berdeguneen sare paregabea dugu, askotan oharkabean pasatzen dena, baina hor dago, guztion eskura. Gure osasuna hobetzen duten guneak dira, naturarekin konektatzen gaituzte eta egunerokotasunean atseden bat eskaintzen digute», gogorarazi du Iñigo Garcia Ingurumen zinegotziak. Ekimenak hiri-parkeak balioetsi nahi ditu, hirien eta bertako biztanleen ongizatean funtsezko papera betetzen baitute. Berdeguneek erlaxatzeko eta naturaz gozatzeko aukera ematen diete hormigoiz estalitako hirietan bizi eta lan egiten dutenei. Donostiak, zorionez, 21 m2-ko azalera berdea du biztanleko, OMEk bizi-kalitatearen adierazle gisa ezartzen duen batez bestekoaren ia bikoitza. Altxor indibidual eta kolektiboa, guztioi dagokiguna, kasu batzuetan gure arbasoengandik heredatu duguna, kasu askotan gure garaian sortu ahal izan duguna eta datozen belaunaldientzat oinordetzan utziko ditugunak. «Udaletik parke hauek gero eta irisgarriagoak, inklusiboagoak eta biziagoak izatea nahi dugu. Familiaz, adinekoez, gaztez, beren egiten dituzten pertsonez betetzea. Izan ere, naturaz gozatzea ez da luxu bat, eskubide bat da, eta gurea bezalako hiri batean, eskubide horren ondorioz, pauso gutxitara leku zoragarriak eduki behar ditugu, guztion artean zaintzen jarraitu behar dugunak», gaineratu du Garciak. Gainera, berdegune horiek benetako babesleku klimatikoak dira pertsona eta animalientzako muturreko klima garaietan, eta hiriko zaratak moteltzeko lekuak eskaintzen dituzte, Donostiako Udalak 2022an egin zuen Zarataren Mapa Estrategikoan islatzen den bezala. Aurtengo hirugarren bisita-sorta azaroan izango da, 23an gazteleraz eta 30ean euskaraz, Ametzagaina parkean. «Urtaro honekin lotuta, udazkeneko hostoen koloreekin gozatuko dugu, bai eta fruitu desberdinak ezagutu ere, haur eta gazteekin, bakoitzaren berezitasunak, haziak sakabanatzeko dituzten modu desberdinak aipatuz, besteak beste», azaldu du Uxua Arana Cristina Enea Fundazioko ingurumen-hezkuntza teknikariak. Parketik parkera ekimenak Donostiako parkeak hobeto ezagutzera eta beste modu batera gozatzera gonbidatzen gaitu. Horretarako, irteera hauetan parke bakoitzaren historia ezagutu eta bertako txoko ederrenak arakatzeaz gain, familian ikasi eta jolasteko aukera ere izango dugu. Irteera hauetarako izen-emateak hemen egin behar dira (www.cristinaenea.eus).


