[BERRIAK] Saretuz elkarteak "bizitza zaintzeko opariak" banatuko ditu doan, Black Fridayren kontsumismoaren alternatiba gisa
Ostiral honetan, azaroaren 28an, Black Friday egunean, Saretuz, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailearen Sareak, herritarrak inplikatzeko kale ekintza bat antolatu du , kontsumoarekin erlazionatzeko beste modu batzuk ikusarazteko eta bizitza erdigunean jartzeko.
Opariak opari/Regala sin comprar lelopean, Saretuz elkarteak doako opari-banaketa antolatu du, jasangarritasunaren eta elkarrekiko laguntzaren aldeko praktikak erakusteko. Helburua da neurrigabeko kontsumismoak gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruz gogoeta egitera gonbidatzea, batez ere erosketa konpultsiboak markatutako data horretan.
Ekintza Loiola kalean izango da, 17:00etatik 18:00etara. Bertan, Saretuz elkarteko boluntarioek opariak oparituko dituzte, bizitzaren zaintza proposatzen duten opariak.
"Gure artean ospatzeko eta harremanak izateko beste modu batzuk badaudela erakutsi nahi dugu, erosteagatik erosteko dinamikan erori gabe. Gu zaintzea, denbora, ezagutzak eta baliabideak partekatzea ere opariak dira, eta izugarrizko balioa dute", adierazi du Saretuz elkarteak.
Saretuzek urte osoan kontsumo arduratsua oinarria duten ohiturak sustatzeko eta jasangarritasuna eta ongizate kolektiboa indartuko duten eraldaketak bultzatzeko garatzen dituen jardueren parte da ekimena.# Lotura

Ostiral honetan, azaroaren 28an, Black Friday egunean, Saretuz, Donostiako Kontsumo Arduratsu eta Eraldatzailearen Sareak, herritarrak inplikatzeko kale ekintza bat antolatu du , kontsumoarekin erlazionatzeko beste modu batzuk ikusarazteko eta bizitza erdigunean jartzeko. Opariak opari/Regala sin comprar lelopean, Saretuz elkarteak doako opari-banaketa antolatu du, jasangarritasunaren eta elkarrekiko laguntzaren aldeko praktikak erakusteko. Helburua da neurrigabeko kontsumismoak gizartean eta ingurumenean duen eraginari buruz gogoeta egitera gonbidatzea, batez ere erosketa konpultsiboak markatutako data horretan. Ekintza Loiola kalean izango da, 17:00etatik 18:00etara. Bertan, Saretuz elkarteko boluntarioek opariak oparituko dituzte, bizitzaren zaintza proposatzen duten opariak. “Gure artean ospatzeko eta harremanak izateko beste modu batzuk badaudela erakutsi nahi dugu, erosteagatik erosteko dinamikan erori gabe. Gu zaintzea, denbora, ezagutzak eta baliabideak partekatzea ere opariak dira, eta izugarrizko balioa dute”, adierazi du Saretuz elkarteak. Saretuzek urte osoan kontsumo arduratsua oinarria duten ohiturak sustatzeko eta jasangarritasuna eta ongizate kolektiboa indartuko duten eraldaketak bultzatzeko garatzen dituen jardueren parte da ekimena.


