Luzatze-ariketarik?
ZUETAKO ASKOK GALDETU IZAN DIDAZUE LUZATZE-ARIKETEI BURUZ: Ibon onak al dira luzatze-ariketak? Korrika egin baino lehen luzaketa egin behar da? Eta ondoren? Oso zabalduta dago jendearen, eta batez ere kirolarien artean, luzatze-ariketak egitearen beharra. Baina sinismen hauek zertan dautza?
Lehenik eta behin, zenbait luzaketaren arteko aldeak nabarmendu nahiko nituzke: luzaketa estatiko jarraiak, dinamikoak, lagundutakoak, behartuak…
Artikulu honetan luzaketa estatiko jarraiei buruz hitz egingo dut; izan ere, galdera hauek egiten dizkidatenek horiei buruzko zalantzak izaten dituzte gehienbat.
Gai hau nolabait argitu nahian, luzatze-ariketen ebidentzia zientifikoa, mitoak eta hipotesien zilegitasuna ikertzen saiatu den bibliografia, azalduko dizuet.
1.Luzatzea mugimendu artikularra areagotzeko modua.
Luzatze-ariketek mugimendu artikularraren areagotze-maila aldatzen dute. Zenbait terapiek, Yogak kasu, anplitude artikularra hobetzen lagun dezakete. Yoga ariketak helburu hauetarako onuragarriak dira.
2. Luzatu zurruntasun muskularra edo luzatzearen atseden erresistentzia muskularra gutxitzeko.
Zurruntasunerako luzatze-ariketek, besterik gabe, zurruntasun muskular edo atseden erresistentzia muskularraren maila aldatzen dute denbora mugatuan, ariketa bakan batzuk egin ostean. Ondorioz, zurruntasunaren handitzea eragin dezakete luzatze-ariketa etengabea egin ondoren.
3. Luzatu desoreka muskularrak tratatzeko.
Desoreka muskular baten tratamenduan, ez dirudi ustez laburtu edo kontrakturatutako muskuluan luzatze-ariketak egitea egokiena denik. Tratamendu egokiena, egunerokotasunerako aholku postural higienikoekin batera, ahuldutako muskulua indartzea da, hipertrofia ariketak eginez. Beraz, hainbat ariketa, pilates esaterako, egitura ahulak indartzera bideratu beharko lirateke. Eta desoreken gainean lan egin eta ez hainbeste ariketen ondorengo luzamenduetan.
4. Luzatu luzera muskularra areagotzeko.
Eguneroko praktika terapeutikoan eta fisiko-deportiboan egindako luzatze metodorik onenek ez dute luzera muskularra areagotzen, sarkomeroen zenbakien aldaketatik edo muskulu zuntzen luzeratik abiatuta.
5. Luzatu tonu muskularra gutxitzeko.
Luzatze-ariketek motoneuronaren jarduaera gutxitzea eragiten dute; eta hori muskulu homolateralaren tonua gutxitzearekin lor liteke; hala ere, ondorio hauek luzaketa behin amaituta desagertzen dira. Luzamenduan jartzen dugun muskulua geldirik dago modu neuromuskularrean ekintza hau egiten den bitartean eta ondoren ere bai. Beraz, ezin dugu hitz egin tonu muskular neurogenikoaren aldaketei buruz.
6. Luzatu muskuluen osatze egokirako.
Ariketaren ondorengo luzatze taula ez da egokia izango errekuperazio fisikoa azkartzeko. Egokiagoa izango da gimnasioan egindako ariketa taula, muskuluen osatzea hobetzeko.
7. Luzatu agujetak ez agertzeko, gaur egun zehatzago deituta ondorengo min muskularra edo ariketen ondorengo ondoez muskularra.
Kontuan hartu prebenitzeko luzamenduek, paradoxikoki, ez dutela prebenitzen. Baizik eta modu intentsu an eginda, min muskular horiek handitu ditzakete. Modu leun batez eginda soilik izan daitezke onuragarriak, antza.
8. Luzatu lesio muskulutendinosoak saihesteko.
Luzatze-ariketarik onenek ez dute eragin esanguratsurik lesioen gutxitzean; izan ere, zenbait egoeratan lesionatzeko arriskua handitu dezakete.
9. Luzatu ariketa fisiko-deportiborako muskulatura prestatzeko.
Kirol-ariketaren aurretiko luzamendu onenek ez bide dute errendimendua hobetzen. Are gehiago, efektu negatiboa eragin dezakete abiadura, indarra edo hedatze eta uzkurtze ekintza muskularra eskatzen duten zenbait ekintzatan.
Luzamenduen ebidentzia zientifikoen konklusioak:
Azkenik, arestian esandakoaren ostean, luzamendu muskularrek, kirolean zein alor fisioterapeutikoan, oro har onarpen handia izan dutela ondorioztatu dezakegu. Luzamenduei buruzko liburu asko dago. Dena den, hauen praktika masiboaren arrazoia datu enpirikoetan oinarritu dela dirudi eta ez esperimentaletan.
Horrenbestez, luzamenduak zenbait kasu jakinetan egokiak direla esan dezakegu. Hau da, testuinguru zehatzetan eta ez modu orokortuan gizartean sinetsarazi den bezala. Hau guztia, ikuspegi zientifikotik eta datuetan oinarritutako ikerlanetatik hitz eginda, mentalki eta pertsonalki izan dezakeen alde gustagarria eta efektu onurgarria kontuan hartu gabe.
Adeitasunez, fisioterapeuta umil bat. Sento Andreu
Bibliografia
- Mònica Solana Tramunt Los estiramientos: Apuntes metodológicos para su aplicación. España. Aloma.
- Alter, M (1996). Los estiramientos, bases científicas y desarrollo de ejercicios. 3ª ed. Barcelona, España, Editorial Paidotribo
- Di Santo, M (2001). Consideraciones acerca de la estructura de algunos tejidos limitantes de la amplitud del movimiento, y s”
Gai honi buruz zerbait argitu izana espero dut. Dena den, zalantzak argitzeko nirekin kontaktuan jarri.