Martxoaren 26an Garagardo Dastaketa
Donostiako AEK-k eta Groseko Kañabikaña dendak 2. aldiz antolatu dute Garagardo Dastaketa euskaraz, Grosen bertan
Iaz KORRIKAren harira egin moduan, aurten ere euskarazko Garagardo Dastaketa antolatu du Donostiako AEK-k Kañabikaña dendarekin batera. Martxoaren 26an, ostegunarekin, hainbat garagardo mota dastatzeko aukera izango da, Oier adituaren iruzkinek lagundurik. Honakoan dastaketa dendan bertan egingo da.
Partaide kopuru mugatua izango da eta AEK-ko ikasleei eman zaie lehentasuna. Denarekin, ikasle izanda ere, itxaron-zerrendan izena ematea dago eta martxoaren 18rako plazak geratuko balira zerrenda horretakoei deituko zaie. Ikasleentzako prezioa 5 eurokoa da. Ikasle ez direnentzat, ordea, 10 eurokoa. Izena emateko, xabier-v@aek.eus helbidera idatzi, martxoaren 18a baino lehen.
Iazko garagardo dastaketaz gain, urte honen hasieran bertan ardo dastaketa antolatu zuen Donostiako AEK-k, euskaraz hain ohikoak ez zaizkigun hiztegi eta eremuetara eraman nahian. Dastaketek ikasleei mingainak astintzeko kemena indartzen diete, antza!