Mina ulertzen jarraitzeko...
Minaren ulermenarekin jarraitzeko asmoz, gaurko mina nola sailkatuko nukeen azaldu nahiko nizueke. Ea baliagarria zaizuen minaren nondik norakoak ulertzen jarraitzeko.
Hiru min mota daudela esan genezake:
- Nekrosiaren ondoriozko mina:
Lesio bat edo ehun baten haustura dagoenean, zelulak era deskontrolatuan hausten dira. Zelula hauen azalaren barruan dauden sustantzia kimikoak gorputzean aske geratzen dira. Sustantzi hauek neurona batzuk (nozizeptoreak) aktibatzen dituzte eta koneksio neuronal ezberdinen bitartez, bulkada elektriko bat bidaltzen dute garunera. Garunak bulkada hauek interpretatu eta erantzun bat bidaltzen du. Erantzun hau INFLAMAZIOA da.
Inflamazioa izateko kolorea, beroa eta mina agertu behar dira. Hauetako baten bat agertuko ez balitz ezin izango genuke inflamaziorik dagoenik esan.
Hau da, ehunen haustura dagoenean INFLAMAZIOA dago.
Adibidez: Laban batekin besoa mozten dugunean, zelulen haustura ez kontrolatua sortzen da eta honek inflamazio mekanismoa eragin.
- Nekrosia sortzeko arriskuak eragindako mina:
Lesiorik ez dago, nekrosirik edo ehun hausdurarik ez dago, baina, hau sortzeko arriskua eragiten dugunean, beste estimulu elektriko bat sortzen da koneksio neuronalen bitartez, bizkar-hezurraren muineraino. Hemen erreflexu bezala ezagutzen dugun erantzun azkarra sortzen da arrisku hori ekiditeko asmoz ihes egin edo babesteko.
Adibidez: Eskua sutara gerturatzen dugunean, erre baino lehen, pentsatu gabe, eskua kentzen dugu.
- Ez nekrosirik , ez arriskurik ez dagoenean, baina mina sentitzen dugunean:
Egoera normal batean lesiorik edo hau sortzeko arriskurik sortu beharko ez lukeen estimulu batek, koneksio neuronalen bitartez kinada bidaltzen du garunera. Garunak kinada honen interpretazio egokia egingo balu, ez luke min sentsaziorik eragin behar. Baina kasu askotan eta faktore asko direla medio, garunaren interpretazio okerrak mina sentiarazten digu. Min mota honi min iraunkor edo kronikoa deitzen diogu.
Hurrengo artikuluan interpretazio okerra eragiten duten faktoreen inguruan hitz egingo dizuet.
Poliki-Poliki minaren inguruan sakontzen jarraituko dugu. Dena den, zalantzarik bazenu edo zerbait argitzea gustatuko balitzaizu ez zalantzarik izan eta jar zaitez nirekin harremanetan info@egfisios.com bitartez. Bestetik www.egfisios.com , facebookeko @ibonegfisios, twiterreko @egfisios en edo Instagrameko @egfisios-en informatzen jarrai dezakezu.