Ansa II.ak zalantza guztiak argitu ditu lehen pilotakadatik eta beldurra sartu du
30-8 nagusitu zaio Azpirozi Banakako Eusko Label Txapelketako ligaxkako lehen partidan Ansa II.ak abiada bizian ekin dio tituluaren defentsari eta zalantza guztiak uxatu ditu lehen pilotakadatik. Mezu bat bidali nahi izan die aurkariei, hementxe nago eta titulua berresteko faboritoa naiz Azpirozi 30-8 irabazi ondoren Banakako Torneoaren ligaxkaren hasieran. Ansak beldurra sartzen du. Partida txapeldunaren erakustaldia […]
La entrada Ansa II.ak zalantza guztiak argitu ditu lehen pilotakadatik eta beldurra sartu du se publicó primero en Oriamendi 2010.
30-8 nagusitu zaio Azpirozi Banakako Eusko Label Txapelketako ligaxkako lehen partidan
Ansa II.ak abiada bizian ekin dio tituluaren defentsari eta zalantza guztiak uxatu ditu lehen pilotakadatik. Mezu bat bidali nahi izan die aurkariei, hementxe nago eta titulua berresteko faboritoa naiz Azpirozi 30-8 irabazi ondoren Banakako Torneoaren ligaxkaren hasieran. Ansak beldurra sartzen du.
Partida txapeldunaren erakustaldia izan zen, oso fresko ikusi zen kolpetik, erritmoz, eta hamaika tanto ere egin zituen saketik. Partida erabat menderatu zuen, pilotari askoz abiadura handiagoa emanez. Azpirozek sake laburreko faltekin egindako hiru, bost eta zazpigarren tantoak izan ziren huts bakarrak, gogor tiratu baitzion sakeari. Azpiroz gainditua iza zen une oro. Partida 7-0ekoarekin hasi zen eta 14-2, 20-3… ra pasa zen. 27-8koaren ondoren partida 30-8 itxi zen.
Ansa II .ak lau puntu ditu sailkapenean, Azpirozek puntu negatiboa.
Goikoetxea V.ak eta Aiestaran VI .ak 2-1 irabazi dute partida eroa
Oriamendi Torneoan Goikoetxeak eta Aiestaranek 2-1 irabazi zuten 15-9, 3-15 eta 8-3ko partzial argiekin. Set bakoitza partida desberdin bat izan zen, nagusi argiekin. Goikoetxeak lehen eta azken setean agindu zuen.
La entrada Ansa II.ak zalantza guztiak argitu ditu lehen pilotakadatik eta beldurra sartu du se publicó primero en Oriamendi 2010.