Ansa II-k irailaren 13ra arteko epea izango du lesiotik osatzeko eta Buruz Burukoan borrokan jarraitzeko
Oriamendi2010 enpresak jakinarazi duenez, Imanol Ansa, “Ansa II”, Eusko Label Buruz Buruko txapelketako egungo txapeldunak, irailaren 13ra arteko denbora gehigarria izango du, joan den larunbatean Endika Barrenetxea, “Barrenetxea IV” aurkariaren aurka Galarreta pilotalekuan jokatutako partidan jasandako lesiotik guztiz osatzeko. Erabakia hartu da pilotariaren errekuperazioa behar bezala bermatzeko eta, egoerak hobera eginez gero, irailaren 13anAritz Juanenea izango duen ligaxkako hurrengo neurketa jokatzeko aukera izan dezan. Txosten […]
La entrada Ansa II-k irailaren 13ra arteko epea izango du lesiotik osatzeko eta Buruz Burukoan borrokan jarraitzeko se publicó primero en Oriamendi 2010.
Oriamendi2010 enpresak jakinarazi duenez, Imanol Ansa, “Ansa II”, Eusko Label Buruz Buruko txapelketako egungo txapeldunak, irailaren 13ra arteko denbora gehigarria izango du, joan den larunbatean Endika Barrenetxea, “Barrenetxea IV” aurkariaren aurka Galarreta pilotalekuan jokatutako partidan jasandako lesiotik guztiz osatzeko.
Erabakia hartu da pilotariaren errekuperazioa behar bezala bermatzeko eta, egoerak hobera eginez gero, irailaren 13anAritz Juanenea izango duen ligaxkako hurrengo neurketa jokatzeko aukera izan dezan.
Txosten medikoa eta bilakaera
Ansa II-k, larunbateko partidan 13-15 galtzen ari zenean, partida utzi behar izan zuen. Lehenik eta behin, ekografia bat egin zioten eta zuntz-haustura bat antzeman zuten. Ondoren, kalte handiagoak baztertzeko, erresonantzia magnetikoaegin zioten eta honek erakutsi du deltoidearen supraespinoso tendoiaren lesioa duela, haustura longitudinal baten zantzu argiekin.
Pilotariak errekuperazio intentsiboko plana hasi du dagoeneko eta adierazi duenez, “ahalegin guztiak egingo ditut irailaren 13an kantxara itzultzeko”.
Hurrengo urratsak
Oriamendi2010-etik protokolo argia ezarri dute:
- Ansak kontrol-saio bat egin beharko du neurketa baino lehen, irailaren 11 edo 12an, gehienez.
- Entrenamendu hau Kike Elizalde kirol-zuzendariak gainbegiratuko du.
Egutegi hurbila
Bien bitartean, Buruz Buruko ligaxkak aurrera jarraituko du larunbat honetan norgehiagoka erabakigarri batekin:
- Barrenetxea IV, 8 punturekin lider sendoa, Azpiroz izango du aurkari. Azken honek 3 puntu ditu eta Ansa II-rekin berdinduta dago sailkapenean.
Emaitza honek ligaxkako azken jardunaldien eta, ondorioz, finalaurre eta finalerako sarbideen konfigurazioa baldintzatuko du.
La entrada Ansa II-k irailaren 13ra arteko epea izango du lesiotik osatzeko eta Buruz Burukoan borrokan jarraitzeko se publicó primero en Oriamendi 2010.