Hernaniarrak material biziagoaren alde egin du eta saldistarrak pilota lehorragoen alde Endika Barrenetxeak eta Aritz Juaneneak Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute irailaren 27an, larunbatean, Galarretan eta pilotak aukeratu dituzte. Barrenetxea IV .a izan da kantxaratu den lehena, eta hamar minutu ere ez zituen behar izan finalerako hiru pilotak aukeratzeko. 125, 125 eta […]
La entrada Barrenetxea IV .ak eta Juaneneak aurkako materiala aukeratu dute final handirako se publicó primero en Oriamendi 2010.
Hernaniarrak material biziagoaren alde egin du eta saldistarrak pilota lehorragoen alde
Endika Barrenetxeak eta Aritz Juaneneak Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako finala jokatuko dute irailaren 27an, larunbatean, Galarretan eta pilotak aukeratu dituzte.
Barrenetxea IV .a izan da kantxaratu den lehena, eta hamar minutu ere ez zituen behar izan finalerako hiru pilotak aukeratzeko. 125, 125 eta 127 gramoko pisua izan duten lote bereko hiru pilota.
Ondoren, Juanenearen txanda izan da, eta denbora pixka bat gehiago behar izan du, hamar bat minutu, baina ideiak ere argi zituen. 125, 16 eta 126 gramoko pisua izan duten hiru pilota dira.
Nahiz eta sei pilotek antzeko pisua izan, kantxaren gaineko portaera desberdina da, eta hala azaldu zuten aukeraketaren amaieran.
Endika Barrenetxea
“Txapelketa guztian lote batzuk izan dira jokatzeko eta partidetako pilotak hurrengo astean izan ditugu entrenamenduetarako. Zubirirekin izan naiz entrenatzen astero-astero eta egon da pilota bat oso ederra. 5t lotekoa. Gehien gustatzen zaigun pilota da eta hori aukeratu dugu. Ez da gehiegizko pilota, baina bai bizia. Oso pilota noblea da eta zuzenenean pilota mota horren bila joan naiz. Oso pilota zuzena da”.
Barrenetxeak bere jokamoldeari gehiago begiratzen dio aurkariari kalte egingo dion pilota aukeratu ordez. “Bere pilotak ezberdinak dira, nik aukeratuko ez nituzkeenak, 3D lotekoak, astunak eta motelak. Brillo gabeko pilotak. Hanka geldin pilotakada hasutailea du eta pilota hori ongi aukeratutakoa bere aldetik. Hala ere uste dut nire pilotekin jokatuko dugula finala”.
Aritz Juanenea
Ansaren aurkako partiduan urnietarraren pilotekin jokatu zen finalerdia, baina oraingo honetan ez du uste Barrenetxearen pilotekin jokatuko duenik. “Aste honetan, finalean nire pilotekin jokatu beharko dut nahita nahiez. Bere bi pilota oso biziak dira, sakearekin min egiteko normala den bezala. Beste bat normalagoa iruditu zait eta beraz nireak aterako ditut jokatzera edota hirugarren hori. Endikaren jokoa gelditzen saiatu behar dut. Bere sakeko sarraski hori geratu beharko dut. Errestoan asmatu beharraa dut bai edo bai. Hamar tanto baino gutxiago egin behar dizkit saketik aukerak izateko. Gero egia esan nire jokoa izango da pilota guztiak borrokatu eta arriskua hartu. Piloteoan bera nagusi izaten da, beraz arriskua hartu behar dut baina bururik galdu gabe”.
La entrada Barrenetxea IV .ak eta Juaneneak aurkako materiala aukeratu dute final handirako se publicó primero en Oriamendi 2010.
Jatorrizko albistea irakurri.