Bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa aurkeztu da lehenengo aldiz
Bestetik, Miramar Jauregian egin zen aurkezpenean bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa 2025 aurkeztu zen. Lehenengo aldiz jokatuko da eta bigarren mailako erremontarientzako antolatu da. Erremontari txapelketaren ondorioz denbora egon dira jokatu gabe Galarretan eta berriz ere itzuliko dira frontoira hiru hilabete iraungo duen txapelketan. Uztailaren 10ean emango zaio hasiera eta irailaren 27an, Buruz Burkoarekin batera, […]
La entrada Bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa aurkeztu da lehenengo aldiz se publicó primero en Oriamendi 2010.
Bestetik, Miramar Jauregian egin zen aurkezpenean bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa 2025 aurkeztu zen. Lehenengo aldiz jokatuko da eta bigarren mailako erremontarientzako antolatu da. Erremontari txapelketaren ondorioz denbora egon dira jokatu gabe Galarretan eta berriz ere itzuliko dira frontoira hiru hilabete iraungo duen txapelketan. Uztailaren 10ean emango zaio hasiera eta irailaren 27an, Buruz Burkoarekin batera, jokatuko da finala.
Sagardoaren Txapelketan erabili den formatu berdina izango du. Bost bikotek osatuko dute txapelketa eta lehen fasean denek denen aurka jokatuko dute. 10 jardunaldi izango dituzte horretarako: Uztailaren 10, 12, 17, 19, 26, abuztuaren 9, 16, 23, 30 eta irailaren 6.
Hirugarren eta laugarren postuetan geratzen diren bikoteak, jokatuko dute beraien arteko playoff partida bat. Bigarren geratzen dena, finalaurrekora sailkatuko da eta playoff-a irabazten duenaren aurka jokatuko du semifinala. Ligaxkako lehenengo sailkatuak zuzenean finalerako txartela lortuko du eta bertan finalerdietako irabazlea izango du aurrez aurre.
Playoffa irailaren 13an izango da, semifinala irailaren 20an eta finala irailaren 27an.
Ondorengo bikoteek jokatuko dute txapelketa: Susperregi-Zubiri, Aiestaran VII-Martirena, Gurrutxaga-Apezetxea, Goikoetxea V-Aiestaran VI eta Jabalera-Eskudero.
La entrada Bigarren mailako Oriamendi Erremonte Txapelketa aurkeztu da lehenengo aldiz se publicó primero en Oriamendi 2010.