Buruz Burukoaren 43. edizioa aurkeztu da erremontari onena zein den jakiteko
Miramar Jauregian aurkeztu da gaur, gaur bertan hasiko den txapelketa eta aurten pasa den urtean bezala iraileko azken larunbatean jokatuko da finala. Urte asko ziren Urriza ez zegoela aurkezpenean eta gaurko berrikuntza hori izan da, aurrelari iruindarraren falta erretiroa hartu eta gero. Ezkurra II-Azpiroz partiduak ireki du txapelketa, aurkezpena eta gero. 18:00etatik jokatzen ari dira […]
La entrada Buruz Burukoaren 43. edizioa aurkeztu da erremontari onena zein den jakiteko se publicó primero en Oriamendi 2010.
Miramar Jauregian aurkeztu da gaur, gaur bertan hasiko den txapelketa eta aurten pasa den urtean bezala iraileko azken larunbatean jokatuko da finala. Urte asko ziren Urriza ez zegoela aurkezpenean eta gaurko berrikuntza hori izan da, aurrelari iruindarraren falta erretiroa hartu eta gero. Ezkurra II-Azpiroz partiduak ireki du txapelketa, aurkezpena eta gero. 18:00etatik jokatzen ari dira nor izango den Buruz Burukoaren 43. edizioa jokatuko duen laugarren erremontista.
Gaur aurkeztu dute, Miramar Jauregian, urteko erremonte txapelketa garrantzitsuena; 43. Buruz Buruko Eusko Label Txapelketa. Momentuko erremontari onenak nor baino nor arituko dira txapelketa honetan, irailaren 27ko finalean txapela janzteko asmoarekin. Hau da: Ansa II.a, Barrenetxea IV.a, Juanenea, Ezkurra II.a eta Azpiroz. Aurten ere finala irailaren azken larunbatean jokatuko da. Txapelketaren historian finala beti jokatzen zen irailaren bigarren larunbatean, baina azken bi urteetan irailaren azkenengo larunbatera atzeratu da.
Txapelketa ekainaren 27an hasi zen, lehenengo faseko partiduekin. Oriamendiko erremontari guztiak hartu dute parte eta kanporaketak jokatu dira. Iazko txapelketako emaitzen arabera sartu ziren erremontariak jokoan, eta lehenengo fasetik Ezkurra II.ak eta Azpirozek lortu dute Aurreligaxkara igarotzea. Ezkurra II.ak 30-27 irabazi zuen Jabaleraren aurka uztailaren 24an. Aurretik kanpoan geratu ziren hurrenez hurren: Arluziaga, Aiestaran VII, Irazu, Susperregi, Goikoetxea VI, Gurrutxaga, Apezetxea, Eskudero, Aiestaran VI, Goikoetxea V, Segurola, Martirena, Larrañaga, Aldabe y Jabalera.

Txapelketa aurreligaxkarekin hasiko da gaur
Gaur, abuztuaren 5ean, hasi da Buruz Buruko Eusko Label Txapelketa Aurreligaxkako partiduarekin. Aurkezpena amaitu eta segituan Ezkurra II.a eta Azpiroz Galarretara joan dira 18:00etan partidua jokatzera.
Ligaxka abuztuaren 9an, larunbatean, hasiko da eta gaurko aurreligaxkako garaileak Ansa II.a txapelduna izango du aurkari. Guztira sei jardunaldi izango ditu aurreligaxkak: Abuztuaren 9an, abuztuaren 16an, abuztutuaren 23an, abuztuaren 30ean, irailaren 6an eta irailaren 13an.
Pelotari guztiek elkarren aurka jokatu beharko dute, eta ohiko puntuaketa sistema erabiliko dute sailkapenak egiteko; 30 tantora iristen den erremontariak, hau da, garaileak, 4 puntu batuko ditu; 29tik 27 tantora egiten dituenak 2 puntu jasoko ditu; 26 eta 24 artean geratzen denak puntu bakarra gehituko du; 23 eta 17 tanto artean egiten dituenak ez du punturik batuko; eta 16 baino gutxiago egiten dituenari puntu bat kenduko zaio. Fase honetan azkena geratzen den pelotaria txapelketatik kanpo geratuko da.
Bi erremontarien arteko puntu berdinketa badago, bi pilotari horien arteko partidua irabazi duen pelotaria sailkatuko da ondorengo fasera. Hiru edo lau erremontistek berdintzen badute ordea, tanteo globala hartuko da kontuan. Erremontari batek partidua bukatu aurretik utziz gero, hurrengo partidua jokatu edo ez erabakitzeko eskumena enpresak izango du.
Ligaxka irabazten duenak finalera zuzenean sailkatzeko saria potoloa izango du. Ligaxkan bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren bi erremontarien artean finalaurreko partidua jokatuko dute, kale edo bale. 30 tantura jokatuko dute finalerdia, irailaren 20an. Azkenik, irailaren 27an jokatuko dute final haundia. Ligaxkako lehenengo sailkatuaren eta finalaurreko partidua irabazten duen pelotariaren arteko lehia izango da Galarretan.
Aurtengo txapelketan garaikurra mantentzen saiatuko da Ansa II.a, iazko mailari eutsiz. Hala ere, ez du lan erraza izango aurrelari urnietarrak, Juanenearen, Barrenetxea IV.aren eta Ezkurraren edo Azpirozen konpetentziarekin.
La entrada Buruz Burukoaren 43. edizioa aurkeztu da erremontari onena zein den jakiteko se publicó primero en Oriamendi 2010.