Gaur arratsaldean, urriaren 23an, 18:00etan, aurkeztu da Galarreta Jai-Alai pilotalekuan azken urteetan ikusi ez den ekimen berezia: kirol, kultura eta gizartea uztartzen dituen jaialdi solidarioa, Palestinaren aldeko elkartasun keinua bihurtuko dena. Ekitaldian aurkeztu den jaialdia azaroaren 23an, igande arratsaldean, 17:00tatik aurrera ospatuko da, eta bertan bilduko dira elkarrekin pilota modalitate nagusiak: esku pilota, zesta punta […]
La entrada Galarretan aurkeztu da Palestinaren aldeko jaialdi solidario berezia se publicó primero en Oriamendi 2010.
Gaur arratsaldean, urriaren 23an, 18:00etan, aurkeztu da Galarreta Jai-Alai pilotalekuan azken urteetan ikusi ez den ekimen berezia: kirol, kultura eta gizartea uztartzen dituen jaialdi solidarioa, Palestinaren aldeko elkartasun keinua bihurtuko dena.
Ekitaldian aurkeztu den jaialdia azaroaren 23an, igande arratsaldean, 17:00tatik aurrera ospatuko da, eta bertan bilduko dira elkarrekin pilota modalitate nagusiak: esku pilota, zesta punta eta erremontea. Azken hamarkadetan gertatu ez den bateratze honek ilusioa piztu du pilotazaleen artean, frontoi mitiko batean izango baita —Hernaniko Galarretan—.
Ekimenaren helburu nagusia Palestinako herriari laguntza humanitario zuzena ematea da, bertan bildutako diru guztia Gernika Palestina herri ekimenak bertara kudeatuko baitu. Proiektuaren babesle eta antolatzaileen artean daude Oriamendi2010, hainbat pilota klub, eta kirol zein kultura arloko pertsona ezagunak.
Aurkezpenean nabarmendu denez, jaialdi solidarioa azaroaren 23an 17:00etan hasiko da. Lehenik esku pilotako partida jokatuko da, protagonistas ondorengo hauek izango dira Apaolaza eta Ibai Zabala vs Mikel Goñi eta Elizegi. Ondoren zesta puntako norgehiagoka izango da, Erika Mugartegi eta Arai Lejardi vs Elaia Gojenola eta Maia Goikoetxea. Eta amaitzeko, erremonte partida: Ansa II eta Aiestaran VI vs Goikoetxea V eta Larrañaga.
Giroari kolore berezia emango diote bertsolariek, Andoni Redondok eta Eli Pagolak, euren bertso eta mezuekin.
Antolatzaileek aurkezpenean adierazi dute jaialdi honen baliorik handiena euskal herriaren batasun eta elkartasun espiritua dela, eta gonbidapena luzatu diete elkarte, talde sozial, ikasle-talde, musika talde eta norbanako guztiei ekimenera batu daitezen. Helburua da ahalik eta babes eta laguntza handiena lortzea Palestinako herriarentzat.
Sarrerak jada salgai daude
www.oriamendi.eus webgunean eta
Galarreta Jai-Alairen orrian. Prezioa
10 eurokoa izango da 10 urtetik gorakoentzat, eta
doakoa 10 urtetik beherakoentzat. Gainera, egun horretan bertan egingo dira
dohaintza osagarriak, nahi duenak bere ekarpena egin dezan.
Jaialdi hau euskal kulturaren eta elkartasunaren adierazpena izatea nahi dute antolatzaileek, eta Galarretako hormek berriro erakutsiko dute euskal kirolaren bihotza ere solidarioa dela.
La entrada Galarretan aurkeztu da Palestinaren aldeko jaialdi solidario berezia se publicó primero en Oriamendi 2010.
Jatorrizko albistea irakurri.