Finalerdi ezin berdinduago batean 1-2 (15-14, 14-15 eta 6-8) nagusitu dira Susperregi eta Apezetxearen aurka Goikoetxea V.ak eta Goikoetxea VI.ak Berria Txapelketako finalera sailkapena lortu dute, Susperregi eta Apezetxea finalerdian gainditu eta gero. Partida ezin berdinduago batean 1-2 irabazi dute 15-14, 14-15 eta 6-8ko partzialekin. Gainera azken setean 6-3 ari ziren galtzen, baina 0-5eko […]
La entrada Goikoetxeatarrak Berria txapelketako finalera sailkatu dira se publicó primero en Oriamendi 2010.
Finalerdi ezin berdinduago batean 1-2 (15-14, 14-15 eta 6-8) nagusitu dira Susperregi eta Apezetxearen aurka
Goikoetxea V.ak eta Goikoetxea VI.ak Berria Txapelketako finalera sailkapena lortu dute, Susperregi eta Apezetxea finalerdian gainditu eta gero. Partida ezin berdinduago batean 1-2 irabazi dute 15-14, 14-15 eta 6-8ko partzialekin. Gainera azken setean 6-3 ari ziren galtzen, baina 0-5eko azken partzial bati esker lortu dute sailkapena. Emozioa handia izan da partidu guztian zehar. Finalean Gurrutxaga eta Eskuderoren aurka jokatuko dute.
Emozio eta parekotasun handia izateaz gain, giro ezin hobea izan da frontoian. Galarretan giro aparta izan da eta ikuskizun ederra eskaini dute lau erremontistek. Zaleek eskertu dute, euren joko maila erakutsi baitute lau semifinalistek.
Bietako edozein bikotek lortu zezakeen sailkapena finalerdia nola joan den ikusita. Lehenengo setean Susperregi eta Apezetxeak eraman dute agintea, baina azkenean urdinak asko hurbildu dira. Hala ere gorriek lortu dute 1-0koa jartzea markagailuan Goikoetxea VI.ak errestoa eta gero akats bat egin eta gero.
Bigarren seta antzekoa izan da, baina kasu honetan urdinak eraman dute agintea uneoro. Hiru tantoko abantaila izan dute 7-10ekoan baina Susperregi eta Apezetxea 11-10 aurreratu dira. Hala ere azken tantoetan Goikoetxeatarrak berriz ere agindu dute eta azken tanto on batean 14-15 irabazi eta banakoa jarri dute markagailuan.
Hirugarren eta azken set erabakigarria gorrien agintearekin hasi da. 6-3 aurreratu dira, baina azken bost tantoak Goikoetxeatarrek egin dituzte. Seinakoa partidako tantorik onena izan da eta azken biak Goikoetxea V.ak egin ditu atzean pilotaka onekin. Saltoka ospatu dute finalerako sailkapena urdinek. Lau pelotariek zenbaki oso antzekoak izan dituzte bai atzean eta bai aurrean.
La entrada Goikoetxeatarrak Berria txapelketako finalera sailkatu dira se publicó primero en Oriamendi 2010.
Jatorrizko albistea irakurri.