GROSS ERREMONTE JAIALDIAK BERRIKUNTZA ETA IKUSKIZUNA EKARRIKO DITU LARUNBAT HONETAN GALARRETARA
Gaur arratsaldean, 18:00etan, aurkeztu da Gross Erremonte Jaialdiaren edizio berria Galarreta Jai Alai pilotalekuan, eta bertan azaldu dira larunbat honetan jokatuko den txapelketa express-aren xehetasun guztiak. Aurkezpeneko mahaian parte hartu dute Andoni Galdós, GROSS garagardotegiaren ordezkari eta jaialdiaren babesle nagusia; Xabier González, Oriamendi enpresako gerentea; eta Aritz Juanenea, Buruz Buruko txapeldun berria. Haien atzean, ekitaldiari babesa emanez, beste protagonista batzuk izan […]
La entrada GROSS ERREMONTE JAIALDIAK BERRIKUNTZA ETA IKUSKIZUNA EKARRIKO DITU LARUNBAT HONETAN GALARRETARA se publicó primero en Oriamendi 2010.
Gaur arratsaldean, 18:00etan, aurkeztu da Gross Erremonte Jaialdiaren edizio berria Galarreta Jai Alai pilotalekuan, eta bertan azaldu dira larunbat honetan jokatuko den txapelketa express-aren xehetasun guztiak.
Aurkezpeneko mahaian parte hartu dute Andoni Galdós, GROSS garagardotegiaren ordezkari eta jaialdiaren babesle nagusia; Xabier González, Oriamendi enpresako gerentea; eta Aritz Juanenea, Buruz Buruko txapeldun berria. Haien atzean, ekitaldiari babesa emanez, beste protagonista batzuk izan dira: Endika Barrenetxea, Aimar Jabalera, Iván Larrañaga, Ander Goikoetxea eta Kemen Aldabe.
Txapelketa express, emozioa egun bakarrean:
Xabier Gonzálezek azaldu duenez, jaialdi hau “formatu bereziko” txapelketa izango da, egun bakarrean jokatuko diren bi finalaurreko eta final batekin. Pilotalekuko ateak 16:00etan irekiko dira, eta lehia 17:00etatik aurrera hasiko da.
Lehen finalaurrekoa Jabalera eta Barrenetxea IV-k jokatuko dute Goikoetxea V eta Larrañaga-ren aurka. Irabazleek zuzenean lortuko dute finalerako txartela.
Bigarren finalaurrekoan, berriz, Aldabe eta Juanenea arituko dira Ezkurra II eta Azpiroz bikotearen aurka, duela bi urteko Gross txapelketako irabazleak. Bi norgehiagoka hauetako irabazleek jokatuko dute eguneko finala.
Partidak set formatuan jokatuko dira: lehen bi setak 10 tantura izango dira, eta bana berdinduz gero, hirugarren set erabakigarria jokatuko da, 5 tantura.
Garagardoa, musika eta festa giroa:
Ondoren, Andoni Galdósek hartu du hitza, GROSS garagardotegiaren sortzaile eta jaialdiaren arima nagusiak. Bere hitzetan, “arratsaldeko jaialdia erremontetik harago doa: kultur, gastronomia eta musika festa bat izango da”.
Partiduen bitartean zozketak eta sorpresak egongo dira, eta gainera, Baga Biga, Meta Edabeak eta Pagoagaragardotegiak ere izango dira gonbidatu.
Partiduak amaitutakoan, food truck-ek afaria eskainiko dute pilotaleku inguruan, eta 21:00etatik 00:00etara DJ saioakizango dira, festa giroari jarraipena emanez. Galdósek iragarri du, gainera, “sorpresa ikusgarri” bat izango dela gau partean.
Juaneneak: “Txapelketa bikaina une egokienean”
Aritz Juaneneak, txapeldun indarrean, pozik agertu da formatu honetako jaialdiarekin:“Txapelketa express hau une ezin hobean dator, udako Buruz Burukoaren ondoren eta bikoteen txapelketaren atarian. Pilotariontzat momentu fisiko eta tekniko bikaina da, eta maila oso altuko norgehiagokak espero ditut.”
Sarrerak eta informazioa
Azken hitza berriro hartu du Xabier Gonzálezek, gogoraraziz sarrerak www.oriamendi.eus webgunean daudela salgai, eta baita larunbatean bertan Galarretan ere.
“Gross Erremonte Jaialdia ez da soilik kirol ekitaldi bat, baizik eta esperientzia oso bat: erremontea, musika eta gastronomia uztartzen dituena. Oriamendik gustura antolatzen du halako ekitaldi berritzailea.”
Sarrerak eta informazio guztia: www.oriamendi.eus
La entrada GROSS ERREMONTE JAIALDIAK BERRIKUNTZA ETA IKUSKIZUNA EKARRIKO DITU LARUNBAT HONETAN GALARRETARA se publicó primero en Oriamendi 2010.


