Juanenea Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako 17garren txapelduna bihurtu da
Finalean 27-30 garaitu du Endika Barrenetxea partida oso lehiatu batean 9-15koan zaintiratu bat izan du Saldiaskoak, baina hala ere buelta eman dio minari Aritz Juanenea Eusko Label Buruz Buruko txapelketaren 17garren txapeldun handia bihurtu da merezimendu osoz Barrenetxea IV.a 30-27 garaitu eta gero. Bere lehenengo txapela da eta Endika Barrenetxeak ezin izan du hirugarren txapela […]
La entrada Juanenea Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako 17garren txapelduna bihurtu da se publicó primero en Oriamendi 2010.
Finalean 27-30 garaitu du Endika Barrenetxea partida oso lehiatu batean
9-15koan zaintiratu bat izan du Saldiaskoak, baina hala ere buelta eman dio minari
Aritz Juanenea Eusko Label Buruz Buruko txapelketaren 17garren txapeldun handia bihurtu da merezimendu osoz Barrenetxea IV.a 30-27 garaitu eta gero. Bere lehenengo txapela da eta Endika Barrenetxeak ezin izan du hirugarren txapela irabazi. Merezimendu osoz lortu zuen txapela Saldiasko atzelariak. Atzelari hernaniarra baino hobeto jokatu zuen eta bere lehenengo jantzi zuen. Gainera, 9-15 aurreratu zenean Juaneneak zaintiratu bat izan zuen eta bueltan Barrenetxeak aurrea hartu arren 19-17, ez zuen etsi atzelari nafarrak eta ezbeharra horri buelta ematea lortu ahal izan zuen.
Partida hobeto hasi zuen Juaneneak. 0-3 aurreratu zen eta Barrenetxeak seina berdindu arren, 0-6ko partzial baten ondoren 6-12 hartu zuen aurrea Juaneneak. Ordurako hernaniarrak sei akats eginak zituen eta aurkaria berriz oso serio ari zen jokatzen, hobeto errestoan eta sakean. Piloteoan berdintasun handiagoa zegoen, baina akatsek kalte egin zioten Barrenetxeari.
Partidako abantailik handiena 7-14koa izan zen nafarraren alde. Bere momenturik onenean zen saldistarra, baina 9-14koan zaintiratu bat izan zuen eskuineko hankan eta aldageletara joan zen. Bueltan errenka zegoela nabaritzen zitzaion, nahiz eta partidan sartuta jarraitu.
Endika Barrenetxea hobeto hasi zen sakatzen eta horri esker desabantaila murrizten joan zen. Gainera Juanenea oraindik hotz zegoen eta 9-15ekotik, 19-17ra pasa zen hernaniarra agintzera. Partida bere alde eroriko zela zirudien. Hala ere, Juanenea ez zegoen prest horretarako. Indarrak atera zituen eta lesioa berotu zenean bere onena atera zuen. 20na berdindu eta 22-24 ere jarri zen aurretik. Ordurako finala azken tantoetan erabakiko zela argi zegoen. 25na, 26na eta 27na berdindu zuten eta azken lau tantoak Juanenearen alde izan ziren. Ederki erreboteatu zuen eta Barrenetxeak ezin izan zuen Juanenea gainditu. 27-30ekoak kantxan ikusi zena islatu zuen.


AÑO CAMPEÓN-SUBCAMPEÓN
1944 ÁBREGO-SALSAMENDI
1952 ARESO
1981 INTXAUSPE-ZESTAU
1986 AGERRE-INTXAUSPE
1987 INTXAUSPE-MUJIKA I
1988 MUJICA I-AIZPURU
1989 MATXIN II-INTXAUSPE
1990 MATXIN II-MUJIKA I
1991 MUJICA I-ELIZALDE
1992 MATXIN II-MUJIKA I
1993 AIZPURU-AGERRE
1994 MATXIN II-AIZPURU
1995 EZKURRA-AIZPURU
1996 EZKURRA-EIZAGIRRE
1997 EZKURRA-EIZAGIRRE
1998 EZKURRA-LIZASO
1999 EZKURRA-EIZAGIRRE
2000 LIZASO-EZKURRA
2001 EZKURRA-LIZASO
2002 EZKURRA-ZEBERIO II
2003 EIZAGIRRE-EZKURRA
2004 EZKURRA-LIZASO
2005 EZKURRA-LIZASO
2006 ZEBERIO II-URRUTIA I
2007 ZEBERIO II-EZKURRA
2008 URRUTIA I-ZEBERIO II
2009 URRUTIA I-ZEBERIO II
2010 EZKURRA-SAN MIGUEL
2011 EZKURRA-URRUTIA I
2012 URRIZA-ZEBERIO II
2013 URRIZA-SAN MIGUEL
2014 SAN MIGUEL-URRIZA
2015 URRIZA-UTERGA
2016 URRIZA-BARRENETXEA IV
2017 URRIZA-UTERGA
2018 URRIZA-UTERGA
2019 BARRENETXEA IV-URRIZA
2020 URRIZA-ENDIKA
2021 BARRENETXEA IV-URRIZA
2022 URRIZA-BARRENETXEA IV
2023 ANSA II-JUANENEA
2024 ANSA II-BARRENETXEA IV
La entrada Juanenea Buruz Buruko Eusko Label Txapelketako 17garren txapelduna bihurtu da se publicó primero en Oriamendi 2010.