Lau bikotek jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Fundazioa
Gaur aurkeztu da Orona Fundazioan Binakako Txapelketaren 55. edizioa 2025eko Binakako Erremonte Txapelketa aurkeztu da gaur Orona Fundazioaren auditorio nagusian. 55. edizioa izango da. Ekitaldi honetan lehen eta bigarren mailako txapelketan parte hartuko duten bikoteen berri eman da, eta bertan txapelketaren xehetasun guztiak ezagutu dira. Aurten ere bi txapelketa antolatuko dira eta Lehen Mailakoan lau […]
La entrada Lau bikotek jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Fundazioa se publicó primero en Oriamendi 2010.
Gaur aurkeztu da Orona Fundazioan Binakako Txapelketaren 55. edizioa
2025eko Binakako Erremonte Txapelketa aurkeztu da gaur Orona Fundazioaren auditorio nagusian. 55. edizioa izango da. Ekitaldi honetan lehen eta bigarren mailako txapelketan parte hartuko duten bikoteen berri eman da, eta bertan txapelketaren xehetasun guztiak ezagutu dira.
Aurten ere bi txapelketa antolatuko dira eta Lehen Mailakoan lau bikotek hartuko dute parte: Ansa II-Zubiri, Ezkurra II-Larrañaga, Segurola-Juanenea, eta Aldabe-Azpiroz. Iazko formatua errepikatu da.
Bikoteen nominan ikus daitekeenez, Endika Barrenetxeak ez du txapelketa jokatuko, aitatasunagatik baja baita. Aurreko urteekin alderatuta, Javier Urriza ere ez da izango, joan den udan erremonte profesionaletik erretiratu baitzen.
Lau bikote egoteak txapelketa parekatua eta mailakoa izatea ziurtatzen du. Ez dago faborito argirik.
Lau bikotek osatutako lehen fasea jokatuko da, eta denek elkarren aurka jokatu beharko dute itzuli bikoitzean.
Bederatzi jardunaldi izango dituzte: urriak 25, azaroak 1, 7, 15, 22, 29 eta abenduak 6, 13 eta 20.
Partidak set formatuan jokatuko dira. partida hasiera batean 15 tantoko bi setek osatuko dute, baina bikote bakoitzak set bat irabazten badu, hirugarren set bat jokatuko da 8 tantora partida irabazten duen bikotea zehazteko.
Ligaxkako puntuazio sistema honako hau izango da: Lehen bi setak irabaziz (2-0) 4 puntu; Lehen seta bat irabaziz eta hirugarrena (2-1) 3 puntu; Lehen bi setetako bat irabaziz (1-2) puntu 1; Set bakarra irabazi gabe (0-2) 0 puntu; eta Partidaren amaieran 15 tantoak lortu gabe -1 puntu.
![]()
Lehenengo fasean lehenengo amaitzen duenak zuzenean lortuko du finalerako sailkapena. Bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdi bat jokatuko dute eta laugarren sailkatua kanporatua izango da. Finalaurreko partida jardunaldi bakarrean jokatuko da eta abenduaren 27ko jaialdian jokatuko da.
FINALA:
Finala 2026ko urtarrilaren 3an jokatuko da. Ligaxkan lehen postuan geratu den bikoteak finalerdiko irabazlearen aurka jokatuko du.
Ezkurra II-Azpiroz bikotea izan zen iazko irabazlea.
ETBk ondorengo jaialdiak eskainiko ditu: azaroaren 7an, ostiralarekin, abenduaren 27ko finalaurrekoa eta urtarrilaren 3ko finala. Txapelketa, hain zuzen ere, astebete atzeratu da azken edizioarekin alderatuta, telebista erakundeak hala eskatuta.
Jaialdi guztiak 16:30ean hasiko dira, abenduaren 27ko finalerdiko jaialdia izan ezik, hori 15:15ean hasiko baita.
![]()
Bigarren Mailakoan beste lau bikote Julen Deskargaren debutarekin
Bigarren mailako txapelketa ere aurkeztu zen eta aurtengoa hirugarren edizioa izango da. Lehen mailakoaren antzeko formatua izango du, lau bikote izango ditu eta itzuli batera jokatuko da ligaxka: Deskarga-Martirena, Aiestaran VII-Aiestaran VI, Gurrutxaga-Eskudero eta Goikoetxea V-Goikoetxea VI.
Itzuli bakarrera jokatuko da, eta lehenengoa zuzenean sailkatuko da finalerako, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatuko dute. Ligaxkako azken sailkatua kanpoan geratuko da.
Egutegia lehen mailakoaren berdina izango da. Baita txapelketako arauak ere.
Txapelketaren berritasun handienetako bat Julen Deskarga hernaniarrak profesionaletan egingo duen debuta da. Azaroaren 7an egingo du debuta, Ibai Martirenarekin batera.
BONUAK SALGAI
Binakako txapelketaz gozatu nahi duenak bonuak erosteko aukera paregabea du. Aste honetan bertan jarriko dira salgai www.galarretajaialai.com eta www.oriamendi.eus webguneetan, eta % 40ko beherapenekin datoz.
Jaialdietarako sarrerak ere eskuragarri daude. Ez utzi aukera pasatzen eta ez gelditu sarrerarik gabe.
La entrada Lau bikotek jokatuko dute Binakako Erremonte Txapelketa-Orona Fundazioa se publicó primero en Oriamendi 2010.


