Zarauzko txapelketa ostiralean, abuztuaren 1ean hasiko da
Zarauzko Jai Alai Erremonte Txapelketa gaur aurkeztu da Zarauzko Udaletxean. Bertan izan dira parte hartu duten erremontistak, Oriamendiko ordezkariak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkatea. Txapelketa Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da abuztuaren 1,2 eta 3an eta bi multzo edo txapelketa izango ditu. Lehenengo bi egunetan finalerdiak jokatuko dira eta abuztuaren 3an finalak. B multzoan, abuztuaren 1eko finalerdia […]
La entrada Zarauzko txapelketa ostiralean, abuztuaren 1ean hasiko da se publicó primero en Oriamendi 2010.
Zarauzko Jai Alai Erremonte Txapelketa gaur aurkeztu da Zarauzko Udaletxean. Bertan izan dira parte hartu duten erremontistak, Oriamendiko ordezkariak eta Xabier Txurruka Zarauzko alkatea.
Txapelketa Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da abuztuaren 1,2 eta 3an eta bi multzo edo txapelketa izango ditu. Lehenengo bi egunetan finalerdiak jokatuko dira eta abuztuaren 3an finalak.
B multzoan, abuztuaren 1eko finalerdia Segurolak eta Goikoetxea VI .ak Goikoetxea V.aren eta Eskuderoren aurka jokatuko dute.
A multzoan Jabalera eta Barrenetxea IV .a Ezkurra II-Larrañagaren aurka neurtuko dira.
Abuztuaren 2an finalerdiak honako hauek izango dira. B taldean: Susperregi-Martirena eta Gurrutxaga-Apezetxea. Eta A multzoan: Ansa II-Juanenea eta Aldabe-Azpiroz.
Finalerdietako irabazleek abuztuaren 3an jokatuko dituzte finalak.
Partidak 3 set-etan jokatuko dira.
La entrada Zarauzko txapelketa ostiralean, abuztuaren 1ean hasiko da se publicó primero en Oriamendi 2010.