SAHARA-RI BURUZKO SAIOA
Azaroak 13an berpiztutako gatazka dela eta, saio berezi bat prestatu dugu Sahara-ren harira.
Azaroaren 13an, Frente Polisariok puskatutzat eman zuen 1991 urtetik Marokorekin indarrean zeraman su etena. Afrikako azken lurralde kolonizatua da mendebaldeko Sahara, baina ia 30 urte hauetan Nazio Batuek ezer gutxi egin dute, Sahara nola ustiatzen duten ikusteaz gain.
Ustiapen hori, lurralde desmilitarizatua gurutzatzen duen Gergerat paso edo errepidetik egiten da. Eta Nazio Batuan azken 30 urte hauetan ezer egin ez badu, Saharari lapurtutako aberastasunez aprobetxatzen delako da.
Azaroaren 13an Sahararrak manifestatzen zeuden paso honen kontra, eta Marokoar armada, lurralde desmilitarizatuan sartu ziren (su etenaren akordioaren kontra), manifestaldia saiesteko.
Podkast hontan, lau gonbidatu izango ditugu, sahararren bizimodu, historia eta gatazkaz hobe jakiteko:
Limam Sidi Baschir – Frente Polisarioko ordezkaria Euskadin.
Maite Berzosa Urretabizkaia – SEADeko lagunen Donostiako elkarteko kidea.
Mohamed Mohamed-Salem – Kanpamenduetatik etorritako gaztea.
Juan Soroeta Liceras – “Singing through the wall” proiektuaren kudeatzailea.
Podkasta Labur.eus/MKsahara estekan duzue entzungai.
Hitz hauen jarraian ikus daitezkeen irudiak, podkasta ilustratzeko balioko dizue:
1- Mendebaldeko Sahara mapa.
2- 2700Km-tako “muro de la vergüenza”.
3- Gergerat-eko paso ilegala.
4- Sahara ustiatzeko erabiltzen den Gergerateko errepidea.
5- Sahararrak Gergerat-en manifestatzen.
6- Kanpamenduak.
7- Kanpamenduetako ur-bidoi berriak.
Gure saio guztiak Labur.eus/MKpod estekan entzungai.