UDAZKEN-NEGU 2025/2026 KANPAINAREN AURKEZPENA
Donostia Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Donostiako Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotzigoarekin lankidetzan, Donostia Moda Festival jaialdiaren udazken-neguko edizioan parte hartzeko beste aukera bat eskaintzen dugu. Urriaren 20tik 25era egingo da jaialdi honen udazkeneko edizioa, Euskadin modaren sektorea sustatzeko eta ikusarazteko ezinbesteko erakusleihoa. Urriaren 24an, 18:00etan, Donostiako merkataritza izango da…
La entrada UDAZKEN-NEGU 2025/2026 KANPAINAREN AURKEZPENA se publicó primero en San Sebastián Shops.
Donostia Shopsetik, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin eta Donostiako Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enplegu Zinegotzigoarekin lankidetzan, Donostia Moda Festival jaialdiaren udazken-neguko edizioan parte hartzeko beste aukera bat eskaintzen dugu.
Urriaren 20tik 25era egingo da jaialdi honen udazkeneko edizioa, Euskadin modaren sektorea sustatzeko eta ikusarazteko ezinbesteko erakusleihoa.
Urriaren 24an, 18:00etan, Donostiako merkataritza izango da protagonista nagusia! The Social Hub-eko (Loiolako Erriberak) espazio inspiratzailean performance zirraragarri bat egingo da, gure tokiko saltokietako bildumak aurkezteko. Estiloz, sormenez eta energiaz betetako ekitaldia, inor axolagabe utziko ez duena.
Zure establezimenduak benetako fashion show batean distira egitea nahi duzu? Publikoa, moda eta abangoardia bilduko dituen hitzordu batean zure proposamenekin harritu eta ikusgarritasuna irabazi nahi duzu?
Zure unea da: parte hartzeak sustapena, bizikidetza eta tokiko merkataritzaren onena erakusteko aukera ezin hobea esan nahi du.
Plazak mugatuak dira eta izena emandako hurrenkeraren arabera esleituko dira, aurreko edizioetan parte hartu ez dutenei lehentasuna emanez.
Ez utzi aukera hau pasatzen. Izena eman eta xehetasun guztiak kontatuko dizkizugu egun handira iritsi arte: urriaren 24an, 18:00etan.
Zure zain gaude!
Informazio gehiagorako: 943 09 09 38; info@sansebastianshops.com
La entrada UDAZKEN-NEGU 2025/2026 KANPAINAREN AURKEZPENA se publicó primero en San Sebastián Shops.