“Egian Bizi” etxebizitza jardunaldietako mahaianguruak entzun eta ikusteko aukera
Etxebizitza Jardunaldiak izan ditugu TEILA FABRIKAN, 2023ko abenduaren 13 eta 14an. Jardunaldiak auzoan etxebizitzaren inguruan lanean diharduten eragileekin elkarlanean antolatu ditugu, alegia, Egia Bizirik Egiako Auzo Elkartea eta Egiako Etxebizitza Sindikatuarekin elkarlanean, Farapi Koop bidelagun izan dugula. Etxebizitzaren gaia auzotarren artean kezka nagusietako bat dela jakitun, bi eguneko jardunaldi hauetan, etxebizitza eskuratzeko zailtasunaz, eta turistifikazioak […]
The post “Egian Bizi” etxebizitza jardunaldietako mahaianguruak entzun eta ikusteko aukera appeared first on Teila Fabrika.
Etxebizitza Jardunaldiak izan ditugu TEILA FABRIKAN, 2023ko abenduaren 13 eta 14an. Jardunaldiak auzoan etxebizitzaren inguruan lanean diharduten eragileekin elkarlanean antolatu ditugu, alegia, Egia Bizirik Egiako Auzo Elkartea eta Egiako Etxebizitza Sindikatuarekin elkarlanean, Farapi Koop bidelagun izan dugula. Etxebizitzaren gaia auzotarren artean kezka nagusietako bat dela jakitun, bi eguneko jardunaldi hauetan, etxebizitza eskuratzeko zailtasunaz, eta turistifikazioak eta gentrifikazioak ekartzen dituenaz aritu ginen. Horretarako, Donostiako eragile ezberdinak deitu ditugu baita hainbat aditu ere.
Jardunaldiek Gipuzkoako Foru Aldundiaren sustapena eta babesa izan dute.
Mahai inguruak ikusi eta entzuteko:
Abenduaren 13ko saio honetan etxebizitzaren sarbidearen inguruan arituko ginen. Hizlariak: Aratz Estonba (Laia abokatuak); Abdoulaye Sarre (SOS Arrazakeria); Ana Rodriguez (Egia Bizirik auzo elkartea) eta Jon Basterra (Saretxe, Gros).
/////////////////////////
Abenduaren 14ko saio honetan gentrifikazioa eta turistifikazioaren bueltan aritu gara baita Donostian gaia lantzen ari diren eragile ezberdinen ekarpenaz ere. Hizlariak: Iñaki Galdeano arkitektoa; Elena Ramirez (Bizilagunekin plataforma) eta Maddi Caballero (Birunda).
The post “Egian Bizi” etxebizitza jardunaldietako mahaianguruak entzun eta ikusteko aukera appeared first on Teila Fabrika.