LIDERA(LDA)TU lan saioak
LIDERA(LDA)TU lan saioa izan genuen Harago Aholkularitza bidelagun izanda eta plazerra izan zen. Lidergoa eta eraldaketa nola uztartu? Ze lidergo eredu ditugu aktibo eta zein eredu behar ditugu gure kolektiboetan? LIDERALDATUZ saioetan “Zer ulertzen dugu lidergoaz?” galderari erantzun genion guztion artean. Ezaugarri mordoa izendatu genituen taldean, eta lehen ondorioa, guztiak lidergoaz baino LIDERRAZ hitz egiten zutela […]
The post LIDERA(LDA)TU lan saioak appeared first on Teila Fabrika.
LIDERA(LDA)TU lan saioa izan genuen Harago Aholkularitza bidelagun izanda eta plazerra izan zen. Lidergoa eta eraldaketa nola uztartu? Ze lidergo eredu ditugu aktibo eta zein eredu behar ditugu gure kolektiboetan?
LIDERALDATUZ saioetan “Zer ulertzen dugu lidergoaz?” galderari erantzun genion guztion artean. Ezaugarri mordoa izendatu genituen taldean, eta lehen ondorioa, guztiak lidergoaz baino LIDERRAZ hitz egiten zutela izan zen.
Pertsona bakar bat datorkigu burura lidergoaz hitz egiterakoan, eta Harago Aholkuralitzatik lidergo kontzeptua zerbait zabalagoa dela kokatu zuten. Lidergoa eta boterea, elkar lotuak dauden gaiak direla hasieratik agerian geratu ziren eta honen inguruan sakondu genuen jarraian. Boterea, ikusezina dela baina sumatu egiten dugula ondorioztatu genuen eta harremanean eta modu dinamikoan ematen dela ikusi genuen.
Arreta jarri genion, norberak duen botere rangoa ikusgarri bilakatzeari dinamika baten bidez, izan ere, guztiok dugu gauden sistemaren barruan nolabaiteko botere maila bat. Erakunde baten barruan, boterea, dugun ardura formalak ematen digu parte batean, bana badira ikusten zailagoak diren beste aldagai batzuk horrekin lotuak; lan talde horretan dugun aitortza, gure generoa, adina, arraza, ezagutza… aldagai askoren araberakoa izango da botere hori, eta oso garrantzitsua da horren jabe izatea, taldearen mesedetan modu osasagungarri batean jartzeko.
Gure lidergoak, harreman zuzena izango du boterearekin dugun harreman horrekin eta hiru joera nagusiren inguruan aritu ginen; sahieslea, orekatua eta gehiegizkoa. Hortik, boterearen erabilpen orekatu eta osasuntsuak ze ezaugarri dituen eta lidergo oso batek zer behar duen ikusi genuen. Ezagutu ditugun ereduek, energia maskulinoarekin lotzen diren ezaugarriekin lotzen dira asko (erabakimena, ausardia, konbentzimendua…) baina honen ondoan femeninotzat hartzen diren ezaugarriak jartzearen beharra landu genuen (entzutea, jasotzea, sormena…).
Honetan sakondu genuen, lidergo eraldatzaile eta eraginkor baten bidean ezaugarri guzti horiek baliatzeak sortzen dituen aukerei begiratuz. Praktikatik aritu ginen, norberak egun ditugun joerak identifikatu eta hortik, aurrera begira ere mantendu nahi dituenak hartu eta integratu nahi dituen ezaugarriei tokia egiteko. Aberatsa izan zen benetan taldean guzti hori partekatzea. Gogoeta egin eta erronka berriekin atera ginen bi saioko bide honetatik.
#Lidergoa #Boterea #ElkarlaneanEraldatu #Eraldaketa #Taldea #Kolektiboa #Ahalduntzea #Liderazgo #Poder #Empoderamiento #Colectivo #Transformación
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako lan saioa.
The post LIDERA(LDA)TU lan saioak appeared first on Teila Fabrika.