Txangoa euskaraz Zumaiako Geoparkera AEKren Praktikaturekin
Martxoaren 15ean Zumaiako geoparkean barrena txangoa egiteko aukera
Martxoaren 15ean, 9:30ean hasita, 3 bat orduko ibilialdia antolatu du AEKren Praktikatu Zerbitzuak. Zumaiaren geoparkea ezagutzeko aukera ez ezik, euskaraz jarduteko aukera ere izango dute bertaratzen direnek. Ekimena doakoa eta edozeini zaio irekia, baldintza bakarra martxoaren 11ra arte izena ematea da, lehenago plazak agortu ez badira.