URRIAN, EUSKAL KULTURARI BURUZKO IKASTAROAK DOAN
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, euskaraz emango diren doako lau ikastaro eskainiko ditu urrian zehar, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren babesarekin.

Doako ikastaroak Eusko Jaurlaritzak babesten ditu, euskaraz dira eta Asmoz Fundazioak kolaboratzen du horien koordinazioan. Ikastaro guztiak euskaraz eta online bidez emango dira.
Zehazki, honakoak dira urrian hasiko diren doako ikastaroak:
- Epaile antolaketa eta epaitegien jarduera: Zuzenbide prozesaleko berezko terminologia euskaraz. Ixusko Ordeñana Gezuraga EHUko Zuzenbide Prozesaleko irakasleak (Katedradun akreditatua) emandako ikastaroa.
- Arkeologia gertu-gertutik: iraganaren ezagutza berritzen duen diziplina batera hurbiltzea. Mertxe Urteaga arkeologoak eta historian doktoreak emandako ikastaroa.
- Euskal eszena kulturala. Euskal dantzaren, antzerkiaren eta inauterien berpizkundeen historia: XIX. mendetik gaur egunera arteko euskal eszenaren berrikuntzak, testuinguru sozial, politiko eta artistikoetan kokatuta. Beñat Urrutia dantzariak emandako ikastaroa.
- Euskal Herriko artzaintza: lurra, ardia, herria. Aritz Ganboa artzain eta gaztagileak emandako ikastaroa.