YoGoe4Life proiektuaren aurkezpena Bergaran eta Tolosan
Aurkezpen ekitaldi bi antolatu dira Bergaran eta Tolosan, otsailaren 20an eta 22an
Instituto del Queso, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioarekin batera, YoGoe4Life proiektua garatzen ari da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker. Egitasmo honek helburu du A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Horretarako, datozen hilabeteetan, 45 – 60 urte bitarteko 25 emakumerekin hasierako esperientzia bat eramango da aurrera.
Proiektua aurkezteko, Gipuzkoako zazpi eskualdeetan aurkezpenak prestatu dira. Ekitaldietan zehar, perimenopausiari eta elikadurari buruzko gaiak jorratuko dira, YoGoe4Life proiektuko parte hartzaileen eskutik. Horrez gain, bertaratutakoekin elkarrekintza bultzatuko da, jendartean sor daitezkeen galderak eta zalantzak argitu daitezen.
Aurkezpenaren xehetasunak:
BERGARA
Data: Otsailak 20.
Ordua: 17:30-18:30.
Lekua: Irizar Jauregia.
TOLOSA
Data: Otsailak 22.
Ordua: 17:30-18:30.
Lekua: Antonio Mª Labaien Kultur Etxea.
Hori dela-eta, Instituto del Quesok, Goenaga Esnekiak, Glucovibesek eta Eusko Ikaskuntzako Asmoz Fundazioak atsegin handiz gonbidatzen ditu komunikabideak YoGoe4Life proiektuaren aurkezpenera. Hartara, bertaratzea baieztatzeko, interesdunek lapaolaza@asmoz.org helbidera mezu bat bidali edo 672648796 telefonora deitu beharko dute.
Proiektuko parte hartzaileek aldez aurretik eskertzen dute YoGoe4Life proiektuarekiko interesa.