«Espazio berri bat aurkitzea udalaren erronka ere bada»
Etxe handiago bat behar dute erdigunean
Duela hamaika urte, Donostiako Udalak Villa Soroa eraikina adjudikatu zion emakumeen etxeari, baina geroztik, Okendo kaleko 9. zenbakian du egoitza, behin-behinekoz. Hasieratik «eskasa» zen espazioa ez da nahikoa izan zerbitzua baldintza egokietan emateko, ezta etxean egiten dituzten jarduerak ondo egiteko ere.
"Zaintza kolapsatua dago, eta esku hartu behar da"
Donostiako Asanblada Feministak mobilizazioa egingo du martxoaren 8an, eta 18:30ean abiatuko da Antiguako tuneletik. Besteak beste, zaintza sistema aldatu behar dela aldarrikatuko dute.
"Donostia hiri segurua dela uste duzu?"
Intziri Donostiako Neska* Gazteen taldeak Donostia hiri segurua ez dela salatzeko kanpaina bat abiatu zuen azaroaren 25ean, eta martxoaren 8an dinamika berarekin jarraituko dute. Hiriko puntu kritikoen lanketa egin eta hiriko eragileekin lanketa bat abiatu nahi dute datozen hilabeteetan. Donostiako Itaiak, Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki lelopean, martxoaren 8an kalera irteteko deia egin du. «Gaur egungo emakume langileon egoera kezkagarria» dela nabarmendu dute.