"Kaldereroetan euskara bultzatu eta generoa markatzeari utzi genion"
Jubilazioan esku artean kontu asko dituzten arren, honako elkarrizketa hau egiteko irrikaz topatu ditugu Dani Goñi Irazusta eta Nere Ugarte Organbide, Zurriola ikastolako irakasle ohiak. Groseko auzotarrak dira eta hezkidetza eta euskalgintzan azken hamarkadetan auzoan izan diren hainbat egitasmoren oroitzapenak ekarri ditugu lerrootara. Esaterako, Zurriola ikastolan kaldereroak euskaraz kantatzeko erabakia hartu zutenekoa, edota genero-rolen azterketari buelta bat ematea beharrezkoa zela iruditu zitzaienekoa. Testuinguru honetan garai bateko kontuez jarri ditugu hizketan.
«Asko gomendatzen dugu esperientzia, ingelesa lantzeaz gain, gauza ugari ikasten dituzulako bizitzaz»
Atzerriak eta kultura aniztasunak betidanik erakarri izan gaitu, eta herrialde arrotz batean pasatako denboraldi bateko egonaldiak gure jakinduria zabaltzeaz gain, hau aberastu dezake edozein adinetan. Gazteenek ere kontuan hartzen dituzten aukerak dira; beren esperientzia akademikoa eta ezagutzak ugaritzeko paregabeak direnak eta inoiz ere ahaztuko ez dituztenak. Zurriola Ikastolako DBH 4. mailako Intza Artetxek eta Nora Dazak ere ideia hau hautatu zuten, eta gaurkoan Irlanda eta Zeelanda Berrian pasatako beren bizipenak azalduko dizkigute, hurrenez hurren.