Pinpilipauxa, euskarazko hitzik politena
1949tik EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNAren bultzatzaile den Eusko Ikaskuntzak “Euskararen hitz politena” lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua euskararen erabilera bultzatu, euskaldun izaera kanporatu, parte-hartzea sustatu eta euskal komunitatea teknologia berrien bidez batzea izan da.
Kanpaina honetarako plataforma birtuala egokitu zen. Bernardo Atxaga, Benito Lertxundi, Pedro Miguel Etxenike, Mikel Urdangarin edo Lourdes Oñederra bezalako pertsonaia ezagunek egindako proposamenetatik abiatuta, ekarpen gehiago jaso ziren. Oinarri gisa Mikel Laboaren eta Bernardo Atxagaren Gure hitzak kantua aukeratu da kanpaina girotzeko.
Ekimenean gehien errepikatu den hitza ‘Pinpilinpauxa’ izan da. Bigarren tokian ‘Bihotz’ agertu da. Eta ondoren, hitz aipatuenak hurrengo hauek izan dira: ‘Goxoa’, ‘Maitasuna’ eta ‘Xuxurlatu’.
Parte hartu dutenen artean Kukuxumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako kamisetak zozketatuko dira.
Eusko Ikaskuntza pozik dago kanpainak eragin duen ilusioarekin eta bere hitza proposatu duten bi mila internauta inguruen ekarpena eskertu nahi izan du.