Euskararen Egunak beste hizkuntzak ere ekarri ditu hirira
Euskararen Egunak Donostian ekitaldi ugari utzi eta utziko ditu. Horien artean, deigarrienetako bat izan da Koloretako euskal irria, koloretako munduda ekitaldia. Haurren, eta heldu askoren, ezaguna den Porrotx pailazoak gidatu du ekimena. Berarekin batera, euskara ikasi duten beste eremu urriko hiztunak izan dira, bakoitzak kolore bat gehitu diola osatu beharreko ortzadarrari. Hiztun horiek euskaraz ez ezik beraien jatorriko hizkuntzetan jardun dute Euskaren Udal Patronatuak Bulebarrean ezarritako karpan. Bien bitartean hiriko beste hainbat txokotan euskararekin zerikusia zuten ekimenak gauzatzen ari ziren, besteak beste, Mintzodromoaren edizio berria.
Euskararen Eguna Donostian

