Espainiako Gobernua Konstituzio plazako pankartak jarri zituztenak salatzea aztertzen ari da
Carlos Urkijo Espainiako Gobernuko ordezkariak adierazi du aztertzen ari direla oinarririk badagoen Konstituzio plazan presoen eskubideen aldeko “pankartak jarri zituztenak edo pankartak jartzea ahalbidetu zutenak” auzitara eramateko.
Urkijoren esanetan “baliteke garai berrietan egotea, baina batzuk estrategia zaharrekin jarraitzen dute”. Horren adibidetzat jo du San Sebastian egunean “terrorismoa goresteko ekintza” egin izana.