Urriaren 15ean hasiko dira Puioko mendi hegaleko lanak
Joan den astean luizi batek Katalina Eleizegiko etxebizitza batzuk kaltetu zituen
Urriaren 15ean hasiko dira Katalina Elizegi kalearen atzealdeko mendi-hegala konpontzeko obrak. Izan ere, joan den astean, Katalina Eleizegi kaleko 21. zenbakian bizi diren 12 familia etxetik atera arazi dituzte luizi batek etxeari eragindako kalteengatik.
Bizilagunek Pagolako etxebizitzetan jarraituko dute harik eta konponketa lanak egin arte. Udalak astelehenean bidaliko du aurrekontua eskatzeko behar den dokumentazioa. Hurrengo astean esleituko da obra kontratua, emergentziazko izapideak eginda, eta jarraian, segurtasun plana idatziko da, behar-beharrezkoa baita horrelako obrak egiteko.
Mendi-hegalean egin behar diren obrek hilabete eta erdi irautea aurreikusten da. Banaketa habe bat jartzea izango da obra —hormigoizko horma baten antzekoa—, metro eta erdi altukoa, mendi-hegalari erantsita, eta buloi edo torloju bat sartzea metro eta erdiko tartearekin, bakoitzak 40 tonari eusteko indarra duten egonkortze barra batzuekin.