Urtzi Etxeberria espetxeratu dute
“Helburu terroristak” dituen “gaizkile taldeko kide” izatea egotzi die biei epaileak, besteak beste.
Iragan ostiralean atxilotu zuten Urtzi Etxeberria amaratarra (Donostia, 1979) Frantzian, Andoni Larizekin batera. ETAko kide izatea egotzi zieten. Atzo deklaratu zuten epailearen aurrean, eta biak espetxeratzeko agindu zuen. “Helburu terroristak” dituen “gaizkile taldeko kide” izatea, armak eramatea eta nortasun agiri faltsuak erabiltzea leporatu die epaileak. Ondoren, beste epaile batek hartu zien deklarazioa, eta hark ere biak espetxeratzeko agindu zuen.
Borgoinan atzeman, eta Parisera eraman zituzten. Ostiralean, soilik jakinarazi zuten Andoni Lariz zela atxilotuetako bat; larunbatean ezagutarazi zituzten beste atxilotuaren izen-abizenak: Urtzi Etxeberria. Larizek 40 urte ditu, eta, ETAri laguntzea egotzita, hura atxilotzea eta estraditatzea eskatua zuen Espainiak.
Erlazionatutako edukiaKontzentrazio bat egingo dute gaur, Urtzi Etxeberriaren atxiloketa salatzeko