Jende ugari bildu da Eleak mugimenduak deitutako manifestazioan, ezkutuan ziren hiru gazteak barne
‘Euskal gazteria libre eta legala’ lelopean, manifestaziora deitu du Eleak mugimenduak. Bulebarretik abiatu da eta jende ugari bildu du. Ordubete inguru iraun du protestak, eta txalo artean bukatutzat eman dute Bulebarrean bertan, Erdialdetik igaro eta gero. Polizia ez da agertu, ezkutuan ziren hiru Oarsoaldeko gazteak manifestazioan izan diren arren. Hain zuzen ere, manifestazioa Bulebarrera iritsi denean agertu dira ezkutatuak egon diren Oarsoaldeko hiru gazteak, irudian ikus daitekeen bezala. Txalo artean jaso dituzte Anza, Linazasoro eta Lujanbio.


