Oier Ibarguren amaratarra espetxeratu egin dute
Ostegunean atxilotu zituen Frantziako Poliziak Moulins herrian, ETAkoak zirelakoan.
Frantziako Justiziaren aginduz kartzelaratu zituzten atzo gauean, behin-behinean. Zortzi kargu egozten dizkiete; horien artean talde terrorista bateko kide izatea, armak eduki eta garraiatzea, eta dokumentu eta matrikula faltsuen erabilera.
Joan den otsailaren 21ean atxilotu zuten Ibarguren, Montxo Arkaitz Varearekin batera.
Ibarguren 2009ko azaroan atxilotu zuten, beste bost gazte donostiarrekin batera, Segi erakundea berrosatzea egotzita. 2010ean aske utzi zuten, fidantza ordaindu eta gero.
Auzokide batzuek elkartasun gutun bat idatzi diete Ibargurenen senitartekoei.