Mikel Arretxe, Aitor Olaizola, Nahikari Otaegi, Beñat Apalategi, Adur Fernandez, Oier Llorente eta Igor Alvarez. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Nahikari Otaegi zazpi hilabeteko haurrarekin aurkeztu da Aranjuezko espetxera. Arratsaldean,17:30ean, joan da espetxera senide eta lagunek babestuta.
Hiru urtekosemea ere badu, baina hori aitarekin geratuko da kalean. “Familian lau gara eta semea aitarekin geratuko da, familia erdibitukoda”, adierazi du gazteak.
Segi erakundeko kide izatea egotzita sei urteko espetxe zigorra ezarri zion EspainiakoAuzitegi Nazionalaketa ondoren Auzitegi Gorenak berretsi zuen epaia. Lau urte eta erdi geratzen zaizkio betetzeko Otaegiri. Atxilotu zuten unea gogorra izan zela oroitu zuen martxoan egindako manifestazioan, baina gaur egun bi haur izanda gogorragoa dela esan zuen. “Gorabehera asko izan ditugu, eta urteak pasa dira. Kalean egon gara, baina beti duzu buruan zein egoeratan zauden; ez da erraza”, hausnartu zuen.
Espainiako epaitegiek zigortutako Donostiako zortzi gazteetako bat da Otaegi. Ertzaintzak joan den ostiralean atxilotu zituen Aske Gunean Aitor Olaizola, Oier Lorente, Adur Fernandez, Egoi Alberdi, Ekaitz Ezkerra eta Mikel Arretxe. Eta Imanol Vicente asteazkenean aurkeztu zen Martutenekoespetxera.