Mikel Orbegozo preso donostiarrak bere bigarren komiki liburua argitaratu du: 'Preso Nago 2'

Mikel Orbegozo preso donostiarraren ‘Preso nago 2’ liburuaren aurkezpena. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Ainara Azpiazu ilustratzailearen ustez, berriz, “oso komiki honak dira Orbegozorenak. Oso pertsonaia ea marrazki xumeak dira, baina oso agerikoa dute mezua; gutxirekin asko adierazte dute”
Gutxirekin asko adierazten dute, Orbegozok bere marrazkiak egiteko dituen baliabideak oso urriak direlako. Kontuan izan behar da, bere erara ikasi duela komikiak egiten. Guraso eta lagunek material sartzen diote, baina asko mugatzen dute. Orbegozoren amaren arabera, “Badajozen oso gauza gutxi edukitzen uzten diote, baina ahal den moduan moldatzen da”.
Esker ona eta poza adierazi dute preso donostiarraren gurasoek, semearen lana kaleratzeko egiten den ahaleginagatik. 2010. urtean Preso nago liburua argitaratu zuten, eta orain bigarrena. Preso nago 2 Herriradenda.com webgunean eta, Donostian, Hontza liburudendan eta Rekalde tabernan eros daiteke, 15 euroan.


