Dbus autobusa. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Garraioaren Nazioarteko Foroak ematen du saria; Europan dagoen garraio publikoaren erabilera tasa handienetakoa du Dbusek.
Dbus, Donostiako Tranbia Konpainia, munduko lau onenen artean dago bere garraio sistema adimenduari esker. Izan ere, urtero, Garraioaren Lorpenak sariak banatzen dituzte, mundu mailan gaiarekin lotura duten proiektu berritzaileak dituztenen artean. Saria Garraioaren Nazioarteko Foroak ematen du eta bertan 54 herrialde daude sartuta.
Aurten, finantzaketa bide berritzaileen bitartez egungo garraio sisteman garrantzitsuak diren gaiak hartu dituzte baitan. Dbusen kasuan, garraio kolektiborako sortu duen sistema adimendua eta oso eraginkorra izan da aukeratua izateko arrazoia. Izan ere, sistema honi esker, garraio publikoan ibiltzen diren biztanleen kopurua bikoiztu egin da. Hau, Europan dagoen erabilera tasa handienetarikoa da; urtean 156 bidaia kopuru biztanleko, hain zuzen.
Jada lorpen handia
Jakinarazi dutenez, saria maiatzaren 23an Alemaniako Leipzig hirian banatuko dute. Hala ere, Mugikortasun zinegotzi Jon Albizu zein Dbuseko zuzendari Gerardo lertxundik azpimarratu dute jada lorpen handia dela munduko lau onenen artean egotea.
Izan ere, hasieran epaimahaiak hamaika konpainia aukeratu zituen eta ondoren azken lau onenak. Horien artean, Mexikoko Obra eta Zerbitzu Publikoen Banku Nazionala, Kansaiko aireportu Internazionala (Japonia) eta Suitzako St. Gall Kantonamendua daude.