Artearen bidez bakeaz eta gerraz gogoeta egiteko proiektu bat aurkeztu dute
1813: Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketa Bake-ituna egitasmoaren lehen atala da; San Telmo Museoan eta Ontzi Museoan dago ikusgai.
Bake-ituna proiektua abian jarri dute. Donostia 2016 Fundazioak sortu du proiektua. Orain hasi eta 2016 artean hainbat jarduera egingo dituzte egitasmo honen barruan: ikerketa programa bat, mintegiak, sorkuntza laborategiak, argitalpenak… San Telmo Museoan eta Ontzi Museoan proiektu zabal honen lehen kapitulua aurkeztu dute: 1813: Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketa. Orain hasi eta 2016 artean, gutxienez, hainbat ekintza garatuko dituzte: ikerketa programa bat, erakusketak, ekoizpen espezifikoak, mintegiak, sorkuntza laborategiak, argitalpenak eta beste. Aurreneko kapituluak abiarazi du egitasmoa, 1813: Donostiaren setioa, sutea eta berreraikitzea erakusketak.
1813ko abuztuaren 31ko gertaeren oroitzapena abiapuntu gisa hartuta, Frantziako iraultzarik Gerra Napoleonikoen bukaeraraino don garaiari buruzko gogoeta zabalago bat irekitzen da. XIX. eta XX. mendeko artisten obrak egongo dira ikusgai eta entzungai, 2014ko urtarrilaren 7ra arte. Francisco Goya, John Flaxman, William Blake, Paul Klee, Salvador Dali eta Rene Magritten margolanak, Luis Buñuel eta Pier Paolo Pasoliniren irudiak, Pio Barojaren argitalpenak, eta Ludwig Van Beethoven eta Arnold Schoenbergen musika, besteak beste.