Bost denboraldirako fitxatu dute 21 urteko jokalari gaztea.
Gipuzkoa Basketek denboraldiko lehen fitxaketa egin du. Goran Huskic pibot serbiarra fitxatu du hurrengo bost denboraldietarako. Jokalariak 21 urte ditu eta 2,12 metro luze da. Serbiako Radnicki Obrenovac taldetik dator gaztea.