Donostiar guztiek elkar errespetatzen dute, baina elkarbizitza ia hutsala da
Kultur Aniztasunaren atala, donostiar guztien eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko, baita arrazakeria eta xenofobiaren aurkako eta elkarbizitza eta aniztasunaren aldeko politikak garatzeko ere. Aztikerren txosten hau Kultur Aniztasunaren atalaren abiapuntu izango da.
Bi ardatz nagusitan banatu dute azterketa: batetik jendartearen azterketa kuantitatiboa eta bestetik azterketa kualitatiboa.
Ikerketa kuantitatiboak, erroldako datuetan oinarrituz, Donostiako biztanleriaren jaiolekuaren mapa eta honen bilakaera aztertu ditu, argazki orokor bat emanez, jaiolekua, sexua eta adinaren arabera, eta talde nagusien jatorria aztertuz. Horrez gain, herritarren jaiolekuaren auzoz auzoko azterketa ere egin dute. Datu horien arabera, Loiola eta Altzan bizi dira hego Euskal Herritik kanpoko jatorria duten etorkin gehienak.
Ikerketa kualitatiboa osatzeko berriz, banaka eta binakako 25 elkarrizketa egin dituzte hainbat jatorri, kultura eta identitateetako donostiarren artean. Herritar eta eragileek gaiarekiko dituzten iritziak, balorazioak, eta jarrerak jaso dituzte horrela.
‘Jatorri aniztasuna eta elkarbizitza Donostian’ txostenaren ondorioak
Aztiker Soziologia Ikerguneko Susana Martinez eta Ekhi Zubiriak aurkeztu dute txostena. Ikerketa lan sakona egin dute, baina ondorio zehatz batzuk eskaini dituzte.
Adibidez, donostiarren %57a bakarrik da bertan jaioa. Hego Euskal Herrian (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroan) jaiotakoak, berriz, %20a, horietatik gehienak nafarrak. Espainiar estatutik kanpo jaiotakoen artean Hego eta Ertamerikan jaiotakoak dira nagusi; Kolonbia eta Ekuadorretik etorriak. Guztira, 141 estatu ezberdinetan dute jaiolekua donostiarrek.
Datu hauen harira, Naiara Sampedro, kultur aniztasun zinegotziak Donostia oso hiri aberatsa dela azpimarratu du. Bere hitzetan, “Donostia oso anitza den arren, bertako eta jatorri ezberdinetako herritarren arteko elkarbizitza oso eskasa da”.
Izan ere, aniztasun txostenaren arabera, donostiar guztiek elkar errespetatzen dute, baina elkarbizitza ia hutsala da. Lan arloan eta ikastetxeetan sortzen dira harreman gehienak. Gainera, etorkin gehienak egitasmo ekonomiko batengatik etorri ziren Donostiara, eta bertako hizkuntza eta kultura ezagutzen badituzte ere, askok hizkuntza lanerako tresna gisa ikusten dute, eta euskal kultura berriz tradizio eta aintzinako ohiturekin lotzen dute.
Kanpotik etorritako donostiarrek jarrera baztertzaileak jasan izan dituztela onartzen dute, batez ere lan arloan, baina Donostia bizi kalitate ona eskaintzen duen hiri moduan definitzen dute, luzaro bizitzeko modukoa. Lan arloko jarrera baztertzaileen artean, emakume etorkinek ia ezinezkotzat jotzen dute Administrazio publikoan lan egitea adibidez, horretarako prestatuak egon arren, eta pertsonen zaintza edo garbiketa lanetara mugatzen dira orohar.
Bestalde, bertako donostiarrek migratzaileekiko begirada anitza dute. Hau da, jatorri ezberdinetako pertsona guztiak ez dira berdin begiratzen. Fidagaitzagoak izan ohi dira bertako donostiarrak afrikar eta asiarrekin, eta bereziki magrebtarrekin.
Kultur aniztasuna eta elkarbizitzari buruzko azterketa honekin datu ugari bildu dituzte. Naiara Sampedroren hitzetan, “aniztasuna aberasgarria da eta guztion ekarpenak baliagarriak dira hiri anitza sortzeko; baina ekarpen horiek baliatzeko elkar ezagutu behar dugu, eta horretan lan asko dugu oraindik egiteko”.
Elkar ezagutu eta elkarbizitza sustatzeko txostenaren aurkezpen irekia egingo dute datorren ostegunean, uztailak 4, udaletxeko batzar aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Gaiarekin lotura estuen duten herritar eta eragileak gonbidatu dituzte aurkezpenera, baina bilera irekia eta parte hartzailea izango denez herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Donostiako kultur aniztasunari buruz egindako txostena aurkeztu dute gaur. Donostiarren jatorri aniztasuna eta elkarbizitza aztertu dituzte, eta ondorio garbi bat atera dute: bertako eta kanpotik etorritako hiritarrek elkar errespetatzen dute, baina ia ez dago elkarbizitzarik.
Aztiker Soziologia Ikerguneak egin du azterketa, 2012ko abendutik 2013ko apirilera bitartean hainbat datu bilduz. Ekainean sortu zuten